CONFERENCIA-Thomas-Willis

Thomas Willis un precursor de la Medicina Traslacional

Willis poligonoaren irudi bat
Hizlaria: LUIS ALFONSO ARRÁEZ AYBAR
Data: Osteguna, 2018ko urtarrilaren 11n
Iraupena: 50 minutu

Laburpena

Oinarrizko ikerketaren eta horren aplikazio klinikoaren arteko bereizketa areagotu egin da, eta prozesu biologikoen mekanismoei buruzko ezagutza-eztanda agerikoa bada ere, horrek ez du berekin ekarri tratamendu berriak gehitzea.

Oinarrizko ikerketaren eta ikerketa klinikoaren arteko loturak estutu beharraren ondorioz sortu zen XX. mendetik XXI. menderako bidean “ikerketa edo medikuntza traslazionala”, definitzen erraza baina lortzen zaila den helburu batekin: oinarrizko ikerketa osasunaren onerako izango diren aplikazio klinikoetara bideratzea. Hala eta guztiz ere, Medikuntzaren historiak erakusten digu badirela ikuspegi horren bide urratzaileak, horien artean Thomas Willis (1621-1675).

Mintegi honetan bere biografiaren zertzeladak azalduko ditugu eta bere balentria zientifikoen deskribapen laburra egingo dugu, bere biografia zientifikoari eta, bereziki, bere “Cerebri Anatome” lanari esker Neurozientzietako ikerketa traslazionalaren aitzindaria denez.

Hizlaria

Luis Alfonso Arráez-Aybar, M.D., Ph.D., Giza Anatomia eta Enbriologiako unibertsitateko irakasle titularra da Madrileko Unibertsitate Complutenseko (UCM) Medikuntza Fakultatean 2002tik. Luis 1986an graduatu zen Medikuntzan UCMn, eta Laneko Medikuntzan espezializatu zen Madrileko Laneko Medikuntzako Lanbide Eskolan eta MAPFREren Prebentzio eta Errehabilitazio Zentroan Majadahondan (Madril, Espainia); espezializazioa 1990ean amaitu zuen. 1991n defendatu zuen bere doktorego tesia UCMn (Zientzia Morfologikoen Saila).

Espainiako Anatomia Elkarteko Batzarreko kidea izan da (2008-2016), eta kudeaketa akademikoaren ardura izan du lehendakariorde, idazkari edo zuzendariorde gisa: UCMko Zientzia Morfofuntzionalen eta Kiroletakoen Institutuan (lehendakariordea); UCMko Enbriologia Institutuan (idazkaria); UCMko Giza Anatomia eta Enbriologia Sailean (idazkari akademikoa, 2015-17); eta gaur egun Saileko zuzendariordea da.

Bere ikerketa-gaien artean daude burua eta lepoa gai nagusi dituen enbriologia klinikoa eta anatomia makroskopikoa, eta garuneko baskularizazioa. Gainera, hezkuntzarekin, gizarte-gaiekin eta anatomiaren historiarekin zerikusia duten gaiak interesatzen zaizkio XXI. mendeko medikuntza-heziketarako garrantzizkoak direla uste duenez. Azken bi hamarkadotan ikerketa-lerro bat du anatomia traslazionalean, ikasleak disekzioaren aurrean dituen erreakzioei lotuta, etorkizuneko mediku-paziente harremanaren modulatzaile gisa:

Informazio osagarria