CONFERENCIA-Validacion-y-fiabilidad-de-herramientas-diagnosticas-en-fisioterapia

Validación y fiabilidad de herramientas diagnósticas en fisioterapia

Fisioterapiako irudi orokor bat
Hizlaria: MONTSE GIRABENT-FARRÉS
Data: Osteguna, apirilaren 19an

Laburpena:

Gaur egun, fisioterapiaren arloko laguntzan, ukaezina da praxi kliniko on baten oinarrian balorazio on bat dagoela. Horri esker, zenbait ondorio atera daitezke egindako balorazioetan gauzatutako neurketetan jasotako datuetan oinarrituta. Ondorio horietatik abiatuko dugu gure jarduketa: tratamendu bat aplikatzea, prebentziorako zenbait ariketa proposatzea, gaixoa beste osasun-profesional batzuengana bideratzea... Hori dela eta, ezinbestekoa da balorazio-tresnak modu egokian hautatzea. Hautaketa hori egiteko, fisioterapeutak askotan balorazioaren espezifikotasuna hartzen du kontuan, baina ez ditu aintzat hartzen tresnari berariaz dagozkion neurketa-propietate onei loturiko alderdiak. Mintegi honetan, kulturen arteko egokitzapena, balioztatzea eta tresnen fidagarritasuna landuko dira, besteak beste. Horrez gain, hainbat teknika azalduko dira neurketa-eskalen baliagarritasuna eta fidagarritasuna frogatzeko, xede horretarako egindako ikerketa zientifikoetan.

Hizlaria

Montse Girabent-Farrés Doktorea

Matematiketan lizentziaduna eta Estatistikan doktorea da Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik. Universitat Internacional de Catalunya ikastegiko Bioestatistika, Epidemiologia eta Osasun Publikoko Saileko zuzendaria izan zen 2001etik 2012ra. Urte horietan, estatistika eta ikerketa-metodologia eskolak eman zituen Medikuntzan, Erizaintzan, Odontologia eta Fisioterapian. 2012tik unibertsitate bereko Fisioterapia Saileko irakaslea atxikia naiz, eta 2015etik sail horretako zuzendariordea ere banaiz. Nire ikerketa-gai nagusia osasungintzako neurketa-kalitatea hobetzeko estatistika-metodoak eta –teknikak eta erantzunaren eraginaren kalkulua dira, batez ere datu ordinalen erantzunaren balorazio-eskalekin. 2015ean, doktore kontratatu (ANECA) akreditazioa lortu nuen, eta seiurteko bizi bat aitortu zidaten 2014tik. Jarduera nagusiaz gain, balioztatzeari eta fidagarritasunari, ikerketa-metodologiari, berrikusketa sistematikoei eta meta analisiari buruzko mintegiak ere eskaintzen ditut ospitale eta osasun-zentroetan.