Tecnologías emergentes para optimizar el aprendizaje de la medicina
Data: Osteguna, azaroaren 8an
Laburpena
Historian zehar, osasun zientzietako prestakuntzari loturiko teknologiak aldaketa handiak jasan ditu. Aldaketa horiek gizartearen eraldaketa teknologikoarekin paraleloan joan dira; hori dela eta, teknologian izandako aurrerapenek unibertsitateko ikasleen ikasteko eta irakasteko erak aldatu dituzte zientzia esperimentaletan eta osasun zientzietan.
Informatika teknologietan oinarritutako ekarpenik berritzaileenak aurkezten dira, medikuntzako prestakuntzari eta praktika klinikoari lotuta. Irakaskuntzako metodologiaren eta teknologiaren arloko azken joerak aztertuko dira: irudi mediku erradiologikoak hiru dimentsiotan ikusteko tratamendu eta manipulazio softwareak, ikuspegi estereoskopikoa eskaintzen duten simulatzaile praktikoak, errealitate birtual eta areagotuarekin entrenamendu praktikoak gauzatzeko, eta askoz gehiago. Urtez urte teknologiaren industriak gero eta gailu gehiago garatzen ditu, eta gailu horiek gure irakaskuntza lanean txertatzen eta erabiltzen ditugu.
Teknologiaren arloko aurrerapenek hezkuntza modernoaren oinarriak zehazten dituzte, eta osasun zientzien irakaskuntzan baliabide berriak erabiltzeko aukera eskaintzen digute, ezagutza irudikatzeko estrategia malguagoa eskaintzeko, prestakuntza deskriptibo klasikoa baztertu gabe. Teknologia baliabide horiek medikuntzako prestakuntzarako material osagarri bikainak dira, eta ikasketa prozesua nahiz trebetasun praktikoen barneratzea sustatzen dute, ezbairik gabe
Hizlaria
Juan Antonio Juanes Méndez
Medikuntza eta Kirurgiako doktorea da Salamancako Unibertsitatean, baita Software teknikaria ere Salamancako Universidad Pontifician.
ACADEMIA programako (Osasun Zientziak adarra) adituen mahaiko kidea da, baita Kalitatea eta Akreditazioa Ebaluatzeko Agentzia Nazionaleko (ANECA) osasun zientzietako irakasle titularrak akreditatzeko programa nazionaleko kidea ere. Giza Anatomia irakasten du. Ikerketa talde honetako arduraduna: Salamancako Unibertsitateko Bisualizazio Mediko Aurreratuko Sistemak. Horrez gain, irakaskuntzako ikerketa talde honetako kolaboratzailea ere bada: Grup d'Anatomia Virtual i de Simulació, del Centre de Recursos per a l'Aprenentatge i la Investigació, Bartzelonako Unibertsitatea. Medikuntzako prestakuntzarako interes handia duten 30 informatika prozedura baino gehiago garatzen lagundu du, CD-DVD formatuan, hainbat osasun espezialitatetan. Gainera, irakaskuntzarako hainbat aplikazio informatiko (app) garatu ditu gailu mugikorretarako (tabletak eta smartphoneak).
Diruz lagundutako irakaskuntzako 30 ikerketa eta berrikuntza proiektu baino gehiagotan parte hartu du.
Ikerketa eta irakaskuntzako 14 sari baino gehiago irabazi ditu. Irakaskuntzako 20 liburu baino gehiagoren idazketan parte hartu du. Hainbat proiektutan parte hartu du, herrialdeko ospitale eta unibertsitate ugarirekin. Estatuko eta nazioarteko aldizkarietan 200 artikulu baino gehiago argitaratu ditu. Estatuko eta nazioarteko kongresuetan 400 komunikazio baino gehiago aurkeztu ditu. 30 doktoretza tesitako zuzendaria izan da.
Nazioarteko hainbat aldizkaritan zientzia berrikusketak egiten ditu.
60 konferentzia baino gehiago eman ditu ikastaro, jardunaldi, symposium eta abarretan.
Costa Ricako San Joséko Universidad de Iberoaméricako (UNIBE) nazioarteko irakasle gonbidatua da.