Ikasleen Mugikortasuna: SICUE
4. mailan mugikortasuna egiteko, ziurtatu aukeratzen dituzun unibertsitateetan Practicuma zure MINOR bereko hautazko irakasgaiekin konbina dezakezula.
23-24 ikasturtetik aurrera, helduaren patologia medikoko errotazioa UPV/EHUtik kanpo egiten bada, kanpoan osorik egin behar da (8 aste).
Klinika odontologikoaren arreta mantentzeko, 2025/2026 deialditik aurrera, 5 plaza baino ezin dira esleitu ikasturte bakoitzeko (3., 4. eta 5. mailak, 15 plaza guztira), Erasmus+Latina+SICUE deialdien artean, noten arabera esleituz.
Gradu Amaierako Lana UPV/EHUn egingo da kasu guztietan.
ECOE UPV/EHUn edo helmugako unibertsitatean egin daiteke.
Medikuntzako 6. mailako ikasleak: Unibertsitate batzuetan ikasturte osoa egin behar da. Egiaztatu zure eskaera egin aurretik, lauhileko bat bakarrik joan nahi baduzu.
Ikasleen ardura izango da begiratzea eren ikasketak ematen diren ala ez beren intereseko unibertsitateetan:
- Ziurtatu egin behar duzu aukeratutako unibertsitateetan zure gradua eta egin nahi duzun irakaskuntza modua irakasten direla (praktikak, praktika klinikoak...).
Akordio akademikoen ereduak
Akordio akademikoak egiten laguntzeko, hona hemen ikasleek aurreko ikasturteetan egin dituzten adibide batzuk, informazio gisa soilik.
Mugikortasun-helburuei buruzko iritziak
Atal honetan ikusgai dituzue trukerako unibertsitateei buruzko inkesten emaitzak, aurreko urteotan mugikortasunean parte hartu duten gure fakultateko ikasleek osatuak.
SICUE programa mugikortasun-plazen laburpena eta baldintzak
Medikuntza eta Erizaintzako Fakultatearen oharrak Laguntza gisa, mugikortasun-plazen eskaintza osoa eta baldintzak biltzen dituen dokumentu bat sartu dugu hemen.
Gaurren ikusten denarekin desadostasunik badago, kontsultatu hemen: secretaria-fme.internacional@ehu.eus.
2024-2025 ikasturtea
2024-01-22an eguneratuta