CONFERENCIA-Quirofano-de-hielo

Quirófano de hielo: del bisturí al Everest. Medicina de altura en la altura

Everest argazkia
Hizlaria: RICARDO ARREGI
Data: Osteguna, martxoaren 15ean

Laburpena

1992ko maiatzaren 15ean, Televisión Españolako “Al filo de lo imposible” programako taldeko espedizioa eta Ricardo Arregi medikua Everesteko gailurrera iritsi ziren hegoaldeko ezproitik, ordura arte Espainiako alpinismoaren historian inoiz igo gabeko bidetik. Arregi medikuak, igoeran zehar, giza gorputzak altitude handian izaten dituen aldaketak aztertu zituen.

Arregi doktorea, ia konturatu ere egin gabe, “Kiko” bihurtu zen: leku guztietako himalaisten eta andinisten erreferentziazko mediku eta laguna. Esperientzia haren ondoren, “Quirófano de hielo” (Izotzezko ebakuntza gela) idatzi zuen, mediku gisa eta gizaki gisa izan zituen bizipenak jasotzen dituen liburu zoragarria.

Hizlaria

Ricardo Arregi Doktorea

Álvaro Sansebastiánen arabera, pertsona gutxik egin dute Kikok bezainbeste alpinismoaren alde. Golfa eta eskubaloia dira haren kirol gogokoenak, eta izoztuei beren bizitza normala berreskuratzen eta berriro ere mendiak eskalatzera itzultzen gehien lagundu dieten medikuetako bat da.

“MAZ klinikara iristen direnean, arima haragi bizian, begirada galdua eta hatzak beltzak dituztela, ‘alferrikakoaren konkistatzaileen’ bizitza berreskuratu eta –hatz bat gutxiagorekin bada ere– haiek azkar mendira itzul daitezen tematzen diren pertsona horietako bat aurkitzen dute.”

Gero, ipar polora egindako espedizioa iritsi zen, bai eta beste proiektu batzuk ere, zeinetan neurokirurgiak erronka berriak gainditzen lagundu baitu.

Informazio osagarria