Erizaintzako-Gradua-Leioa-Practicum-Kontutan-hartu-beharreko-gauzak

Kontuan hartu beharreko alderdiak praktikaldian eta praktikaldiaren ondoren

Kontuan hartu beharrekoak praktikaldian eta praktikaldiaren ondoren

  • Ikasleek talde berean (A edo B) aukeratu behar dituzte ikastaroko Practicum guztiak, datak gainez ez daitezen.
  • Praktikak epe jakin baten barruan egin behar dira: hasiera eta amaiera data zehaztuta dago. Ezin izango da praktikarik egin epe horretatik kanpo; aparteko kasuetan baina, eta behar bezala egiaztatuta egoera, praktiketako batzordeak aztertuko du kasua eta, egoki izanez gero, onartuko du praktikak epez kanpo egitea.
  • Praktiketan dagoen ikasleak erantzunkizun zibileko aseguru bat izango du, praktiketan zehar hirugarren pertsona bati zor liezaiokeen kalteen inguruan babestuta egoteko.

Praktika zentruari dagokionez:

  • Ikasleek jakin beharko dute non dauden kokatuta asistentzia-zentroak.
  • Aukeran dauden ordutegiak: goizez, arratsaldez edo txandaka. Txandakako aukera hartuz gero, zentroak berak ezarriko du ordutegia praktikak hasterakoan, eta goizeko ordutegia edo arratsaldekoa izan daiteke. Larrialdietako zerbitzuan berriz, gaueko txanda egon liteke, edo jai egunetan.
  • EZIN IZANGO DA AUKERATU NORBERE OSASUN ZENTROA EDO KONTRATU HARRENANA BADU praktikak egiteko. Horrela eginez gero, zentroz aldatuko da ikaslea eta ikasle guztiek aukeratu ondoren soberan dagoen lekua emango zaio.
  • Ikasleek bete egin beharko dituzte, haien jardunean, praktikak egiten dituzten osasun erakundeko barne funtzionamendurako arauak.
  • Sekretu profesionala zorrozki bete beharra dago, ezinbesteko eskakizuna da eta.
  • Elkarrenganako errespetuzko jarrera izango da erabiltzaileekiko eta osasun taldearekiko harremanetan.
  • Tutoretza orduen berri emango diete ikasleei praktiken koordinatzaileek, bai osasun erakundekoek bai Leioako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatekoek
  • Ikasleen asistentzi jarduerak, irakaskuntzarako oinarrizko ataletan, ikasketa horiek ematen dituzten tutoreen ardura izango da.
  • Ikasleek praktika zentroetako arduradunei eta Leioako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatekoei eman beharko diete edozein gorabeheraren berri, 24 orduko epean, gehienez.
  • Lehenengo egunean, ikasleak karneterako tamaina daukan argazkia eramango du zentroko txartela egiteko.
  • Nahitaez erabili behar da Leioako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatekoak agintzen duen uniformea, baita nork bere identifikazioa ere, ikusteko moduan jarri beharko dena.

Praktikaldian zehar:

  • Praktiketara huts eginez gero, berreskuratu egin beharko da eguna, nahiz eta justifikatuta egon huts egitea.
  • Ikasleek Practicum gidak ezagutu behar dituzte, baita haietako bakoitzak dituen ezaugarri espezifikoak eta bereganatu beharreko gaitasunak ere.
  • Ezin da sakelako telefonoa erabili asistentzia- unitateetan.