C. Plaza esleituta duzunean

C. Plaza esleituta duzunean

35. Badaukat plazarik! Eta orain… nondik hasiko naiz?

Mezuak bidaltzen joango gara EHUko helbidera, egin behar duzuena esateko, baina xehetasun batzuk aurreratuko dizkizuegu hemen:

  1. Garrantzitsua da fakultatearen web orrian dagoen PLAZEN LABURPENA ETA BALDINTZAK dokumentua gainbegiratzea, oharren bat baldin balego edo (norekin jarri harremanetan, premiazko tramiteren egin behar den…), bai eta AURREKO URTEETAKO AKORDIOEN EREDUAK begiratzea ere. Atal biak ikastegiaren web orrian daude, programa bakoitzaren barruan.
  2. Gomendatzen dizuegu aurreko urteetako ikasleen MUGIKORTASUNARI BURUZKO IRITZIAK irakurtzea. 
  3. Dokumentu bat bidaliko dizuegu baimena eskatzeko zuen e-maila emateko unibertsitate edo herrialde berera doazen beste ikasleei, eta zuen helmugako ikastegira doazen atzerriko beste ikasleei. Horrela, elkar ezagutzen lagundu gura dizuegu, errazago izan dadin tramiteak egitea, ostatua bilatzea etab.
  4. Gogoratu kontsulta guztiak eta koordinatzaileak sinatu beharreko dokumentu guztiak helbide honetara bidali behar dituzuela: secretaria.fme.internacional@ehu.eus.
  5. Proposamena: helmugako unibertsitatea proposatuko dugu eta kopian jarriko zaituztegu. Hortik aurrera, ikasle bakoitza harremanetan jarri beharko da helmugako unibertsitatearekin, akordioa ixten joateko eta paper lana egiteko. Kasu batzuetan dokumentazioren bat bidali beharko da aurretik (zuen kasua hori bada, esango dizuegu).
    NHBren orrian agertzen da zein tramite egin behar den Latinoamerikako unibertsitate batzuetan. Zuen unibertsitatea agertzen ez bada, zuek bilatu beharko duzue informazioa Interneten.
  6. Erasmus: Medikuntzako 6. mailako eta Fisioterapiako 4. mailako ikasleak:  ikasturte osoa kanpoan egingo ez duten ikasleek tramite bat egin beharko dute beren mugikortasuna Erasmus praktiketara egokitzeko. Garaia heltzen denean esango dizuegu.
  7. Akordio akademikoaren ldaketak mugikortasunaren lehen hilabetean bakarrik onartuko dira, edo, urte osoko mugikortasunen kasuan, bigarren lauhilekoaren lehen hilabetean ere bai.