Mugikortasun-helburuei buruzko iritziak ‑ Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Atal honetan ikusgai dituzue trukerako unibertsitateei buruzko inkesten emaitzak, aurreko urteotan mugikortasunean parte hartu duten gure fakultateko ikasleek osatuak.
Emaitzak ikustean, kontuan izan:
- unibertsitate bati buruzko emaitzarik ez badago, horrek ez du esan nahi inor joan ez denik (beharbada programa honetan berria izango da unibertsitatea edo, agian, ez du inork bete inkesta…)
- iritziak pertsonalak dira
- emaitza batzuk pandemia garaikoak dira, eta egoera oso berezia izan zen unibertsitate guztietan.
Espero dut informazio hau lagungarri izatea mugikortasun programan parte hartzeko.
Azkenik, mugikortasun programan parte hartzen baduzu, mesedez, bete inkesta bidaltzen dizugunean, beste ikasle batzuek lagungarri izango baitute prozesua hastean, zeuk ere lagungarri izan duzun legez.