Ikasleen Mugikortasuna: SICUE
SICUE Programa
SICUE mugikortasun programan parte hartu ahal duten ikasleak:
Deialdia irekitzen den unean 2. eta 3. mailan dauden ikasleak eta ondore aipatzen diren programetan ez dutenak plazarik esleituta izan: Erasmus, UPV/AL, Beste Norakoak.
Gradu Amaierako Lana kasu guztietan UPV/EHUn egingo da.
IKASGAIAK ERREKONOZITZEKO BIDERAGARRIAK IZAN DAITEZKEEN UNIBERTSITATEAK
PLAZA ESLEITZEKO IRIZPIDEAK
1.- Plazaren izaera.
2.- Buddy bezala aritu izana.
3.- 2023/24 ikasturtean plaza bat esleitua izan eta egonaldia egiteko aukera izan ez duten ikasleak, egoera dela eta, harrera unibertsitateak egonaldia bertan behera utzi izanagatik. Supostu honetan ez dira sartzen, harrera unibertsitateak egonaldia bertan behera utzi aurretik plazari uko egin zioten ikasleak edo besterik gabe plazari uko egin ziotenak.
4.- Batezbesteko nota eta gainditutako kreditu kopurua (ez dira kontutan hartuko kalifikaziorik gabeko kreditu aitortuak).
5.- Azken lekuan esleituko zaie plaza, harrera unibertsitateak egonaldia bertan behera utzi aurretik plazari uko egin zieten ikasleei edo besterik gabe uko egin zietenei.
MUGIKORTASUNEKO KALIFIKAZIOAK
Akordio akademikoan harrera unibertsitateko ikasgai bat baino gehiago UPV/EHUko ikasgai bakar batekin erlazionatzen badira, UPV/EHUko ikasgia harrera unibertsitateko ikasgaien batezbesteko notarekin kalifikatuko da. Batezbesteko hori harrera unibertsitateko ikasgai bakoitzak dituen ECTSekin proportzionalki kalkulatuko da.
MUGIKORTASUN ARAUDIA
GOGOBETETZE INKESTA
Behin egonaldia amaituta, mesedez, bete ezazu gogobetetze inkesta.