MUGIKORTASUNA-EHU-Amerika-Latinoa-Beste-Norakoak-Donostia

Ikasleen Mugikortasuna: LATINOAMERIKA ETA BESTE NORAKOAK

Programa America Latina/ Otros destinos

Izena eman aurretik, irakurri itzazu EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak bere web orrian argitaratutako eskaerak egiteko egutegiari, 2025-2026 deialdiarifuntsezko informazioari eta ikaslearen betebeharrei buruzko informazioa.

Gehienez, programa ezberdinei dagozkien 8 unibertsitate aukeratu ahal izango dituzu.

EGONALDI AKADEMIKO BAT EGITEA POSIBLE IZAN DAITEKEEN UNIBERTSITATEAK

Izena emateko prozesuan unibertsitateen aukeraketa errazteko asmoz, unibertsitateen zerrenda bat erantsi dugu. Zerrenda horretan jaso ditugu, gure ustez, UPV/EHUko Erizaintza Graduko irakasgaien aitortza posible izan daitezkeen unibertsitateak. Zerrendak helburu orientagarri bat baino ez du. Bertan ezarritakoa ez da inolaz ere loteslea izango Donostiako Atalarentzat, ikasleek mugikortasunean egin ditzaketen irakasgaien aitorpenari dagokionez.

ESLEIPEN IRIZPIDEAK

Donostia Atalak, Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak ezarritako irizpide orokorrez gain, honako esleipen-irizpide hauek aplikatuko ditu plazak esleitzeko:


1.- Plazaren izaera. Adibidez, plaza batzuetan praktikak bakarrik egin daitezke. Plaza horiek ez zaizkie esleituko 3. Kurtsoko edo 3. mailan 1. seihilekoan egonaldi bat egitea eskatu duten pertsonei, aldi horretan egindako irakasgaiak aitortzea bideraezina izango litzatekeelako. Era berean, plaza batzuetan 4. mailako praktikak aintzatesteko beste praktika egitea ezinezkoa da. Beraz,  plaza horiek ere ez zaizkie esleituko 4. mailako ikasleei.


2.- Lehentasuna izango dute 2024/2025 ikasturterako mugikortasun-plaza bat esleituta izanik, harrera unibertsitateak bertan behera utzi izanagatik, egonaldia egin ezin izan duten ikasleak. Ez dira irizpide honen barruan sartuko 2024/2025 ikasturtean egonaldi bat egiteko plaza esleituta izan eta harrera unibertsitateak egonaldia bertan behera utzi aurretik plaza horri uko egin diotenak edo, besterik gabe, plazari uko egin dioten ikasleak.

3.- Buddy programan parte hartu izana.

4.- Espediente akademikoaren batez bestekoa.

Berdinketa gertatuz gero, berdinketa hausteko irizpideak honako hauek izango dira, hurrenez hurren:

-Eskaerak aurkeztu arte gainditutako kredituen kopurua.

- Egindako praktiken batezbesteko nota.

Esleipen-prozesua amaitu ondoren plazari uko egiten bazaio, praktiketako unitateak edo zerbitzuak libre dauden plazetatik esleituko dira.

Ikasleak, gerora sortutako arrazoiengatik, egonaldiari uko egin behar badio eta ukoak egin behar duen praktika zikloa astebete baino gehiagoko atzerapenarekin hastea badakar, praktikak ekainetik uztailera bitarteko aldi berezian egin beharko ditu.

IKASGAIAK AINTZATESTEA

Egonaldia amaitu eta kalifikazioak lortu ondoren, harrera unibertsitatean egindako irakasgaiak aintzatetsiko dira, alde guztiek aldez aurretik sinatutako konpromiso akademikoaren arabera.

Goian aipatutako taulak harrera unibertsitateak erabilitako eskala zehatza jasotzen ez balu, harrera unibertsitateko eskalari gehien hurbiltzen zaion taula erabiliko da.

Akordio akademikoan UPV/EHUko irakasgai bat harrera unibertsitateko hainbat irakasgairekin erlazionatzen bada, kalifikazioa harrera unibertsitateko ikasgaietan lortutako batez besteko notaren arabera kalkulatuko da, ikasgai bakoitzak dituen kredituen proportzioaren arabera kalkulatuta.

GOGOBETETZE INKESTA

Behin egonaldia amaituta, mesedez, ez ahaztu gogobetetze inkesta erantzutea.