Medikuntza eta Erizaina Fakultateko Buddy programa
Buddy Programa UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoko ekimena da, eta Programaren helburua gure fakultatera datozen nazioarteko ikasle bisitariak (Erasmus+, Latinoamerika edo Beste Norakoak) laguntzea da. Buddy bat gure unibertsitateko ikasle bat da, esperientziagatik, ekimen pertsonalagatik edo adiskidetasunagatik, hirian eta campusean etorri berri diren bisitariei orientatzen laguntzeko prest dagoena. Anima zaitez buddy izatera!
Buddy izatearen abantailak
- Etorkizunean mugikortasun programaren batean parte hartzean, fakultateak kudeatzen dituen norakoetan 0,5 puntu gehiago izango duzu zure batezbesteko notan (ez NHBren kupo orokorreko norakoetan).
- Hautazko 3 kreditu arte lortuko duzu. Kreditu hori Buddyn benetan diharduenari bakarrik emango zaio, hau da, ez programan izena ematen duten pertsona guztiei, baizik eta ikasle bat esleitzen zaienei eta dagokion ziurtagiria jasotzen dutenei. Informazio gehiago: Kredituak nola lortu - Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetza - UPV/EHU
- Beste herrialde eta kulturetako gendea ezagutuko duzu, eta atzerrira joatean ikasleak izaten dituen ardurak ezagutuko dituzu.
- Etorkizuneko mugikortasuna egin nahi zenukeen herrialdeetako gendea ezagutu ahal izango duzu.
Eginkizunak
Buddy izateak atzerriko ikasle bisitariari laguntzea suposatzen du, batez ere bidaia aurretik eta Fakultatean pasako dituen lehen asteetan. Besteen artean egin beharrekoak:
- Programa hasi aurreko bileran parte hartzea (ekainean iraileko bisitariena eta abenduan urtarrileko bisitariena)
- Posta elektroniko bidez ikasle bisitariarekin kontaktuan ipintzea
- Iristen denean, aireportura/Termibusera joan bere bila
- Hiria erakutsi: bere ostatura lagundu, garraiobideak erakutsi, puntu interesgarrienak...
- Help Centre-ra laguntzea. Bertan alojamendua bilatzen lagunduko dute eta gaztelania hizkuntza ikastaroaren berri emango diote.
- Fakultatera edo ospitalea -praktikak egin behar baditu-, lehen bidaian, berarekin igotzea. Bizkaibus eta gainontzeko aukera eta ordutegien berri eman
- Fakultatea eta Kanpusa erakustea
Nola izen eman
Oso erraza da, Fakultateko ikaslea baldin bazara, atal honen amaierako esteka sakatu eta ermango zaituen orriko galderei erantzutearekin nahiko da buddy programan parte hartu ahal izateko. Ondoren lehen bilerara itxarotea baino ez zaizu geratzen (ekainean edo abenduan).