Medikuntza graduko irakasleak. Gradu amaierako lana 2024/2025
1. UPV/EHUko posta korporatiboa
M365 lankidetza gunea - Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Gerenteordetza - UPV/EHU
2. Data garrantzitsuak
3. GRALen esleipena
GRALen gaiari buruzko borondatezko akordioa
Ikasleekin zuzenean adostu ahal da tutoretza GRALeko gai bat egiteko.
Noiz?
2024ko irailaren 8a baino lehen.
Nola?
Irakasleek mezu elektroniko bat jasoko dute ikasle batek gai bat bere zuzendaritzapean matrikulatzen duenean, eta GAURen onartu beharko dute proposamena.
Ikasleak GAURen inskribatuko du lana, eta irakasleak e-maila jasoko du aplikazio berean proposamena onartzeko. Akordioa behar bezala jasota gera dadin, ezinbestekoa da lanaren proposamena onartzea.
Lana Zuzendariaren GAUR ingurunetik desagertu egingo da aldi batez, harik eta ikastegiak baliozkotu egiten duen arte, eta ikaslearen esparruan “balidatzeko zain“ agertuko da.
Zer arazo sor daiteke?
Baliteke ikasleek GRALa bidali duela pentsatzea, baina zuzendariak haren berririk ez jasotzea… Hala gertatuz gero, izango da ikasleak ez duela proposamena amaitzeko aukera sakatu.
-
Laguntza: GAUR eskuliburua (1.1 puntua) (pdf, 195 Kb)
Fakultatearen GRALen eskaintza
Ikastegiko irakasle guztiek lankidetzan jardun beharko dute zein bere sailarekin, gradu amaierako lanen urteko eskaintza egiteko. Ikasleek aukera egingo dute ikastegian eskainitako gaien artean, eta norberaren espedientearen arabera esleituko dira.
Noiz?
2024ko irailaren 9tik urriaren 2ra arte..
Nola?
Eskaintza GAUR bidez egingo da horretarako ezarritako epean (sailaren bidez jakinaraziko da). Irakasleek mezu elektroniko bana jasoko dute esleitutako ikasle bakoitzeko.
- Laguntza: Irakasleek GrALen eskaintza grabatzeko (pdf, 376 Kb)
Zuzendarikideak sartzea
Lana zuzentzen duen pertsonak sartuko du tutorekidearen irudia.GRALaren azalean aipatu beharko da, tutorearen datuekin batera.
Noiz?
Sailak GRALaren proposamena egiten duenean, edo lana onartzen denean, borondatezko akordioa bada.
Nola?
Hiru egoera gerta daitezke:
- UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle den zuzendarikidea: Lana zuzentzen duen pertsonak GAURen grabatuko du.
- UPV/EHUko beste fakultate bateko irakasle den zuzendarikidea: Lana zuzentzen duen pertsonak GAURn grabatuko du. Pertsona ez bada GAURen kokatzen, idatzi mef.kudeaketa.teknikaria@ehu.eus helbidera, esleitu dezaten.
- UPV/EHUkoa ez den zuzendarikidea: lanaren zuzendariak beharrezkotzat eta justifikatutzat jotzen duen kasuetan bakarrik hartuko da kontuan irudi hori.Kasu horretan, ezin da GAURen grabatu, eta tramitatzeko, mezu bat bidaliko zaio GRALAren dekanordeari (joseignacio.ruizs@ehu.eus), honako datu hauek bidalita:
- IKASLEAREN DATUAK:
- Gradua
- GFA egiten ari den ikaslearen NANa
- Ikaslearen izen-abizenak
- GRALaren izenburua
- UPV/EHUkoa EZ DEN ZUZENDARIKIDEA
- NAN
- Izen-abizenak
- Posta elektronikoa
- Lantokia
- Kargua
- Zer arrazoi dagoen bera sartzeko.
- IKASLEAREN DATUAK:
Hitzarmenak eskatzea
Lana, neurri batean behintzat, UPV/EHUkoa ez den instalazioren batean egingo bada, hitzarmena ezartzeko mezu elektroniko bat bidali behar duzu TFGko dekanordeari (joseignacio.ruizs@ehu.eus), honako datu hauekin:
- GFA egiten ari den ikaslearen NANa
- Ikaslearen izen-abizenak
- Lanaren zati bat egingo den enpresaren edo erakundearen datuak
- Enpresa edo erakundearen IFK
- Izen soziala (enpresaren izen osoa)
- Izaera (publikoa edo pribatua)
- Jardueraren sektorea (irakaskuntza, osasungintza, I+G, zerbitzuak)
- Posta helbidea
- Hitzarmena sinatzen duen pertsonaren izena (enpresa edo erakundeko arduraduna)
- Sinatzailearen kargua
- Enpresa edo erakundeko harremanetarako pertsona
- Harremanetarako telefonoa
- Harremanetarako helbide elektronikoa
4. Zuzendaritza/Tutoretza prozesua eta lana egitea
Tutoretza
GRALa egin bitartean ikasleak, gutxien dela, aurrez aurreko hiru tutoretza saio egingo ditu zuzendariarekin (hasierakoa, tartekoa eta amaierako tutoretza).
GRALaren egitea
Nola?
Lanaren memoria eta ahozko defentsa hizkuntza berean egin beharko dira; hizkuntza hori GAUR-en inskribatuko da. GRAL egiteko jarraibideak dokumentu hauetan daude jasota:
- GRAL idazteko estilo gida (pdf, 166 Kb)
- Aipuak (Vancouver estiloko gida) (pdf, 4,2 Mb)
- Aipuak (sistema APA)
Gainera, material hau kontsultatzea gomendatzen dizuegu:
- Biblioteka: Plagioa eta zintzotasun akademikoa
- Biblioteka: Gradu Amaierako Lana egiteko materialak
- Biblioteka: Nola egin lan akademiko bat
- Etika ikerketan
- UPV/EHUko kode etikoa (pdf, 193 Kb)
- Praktikak eta GrALak GIH eraginarekin
5. Defentsa eskaera baliozkotzea eta txostena GAUR-era igotzea
Noiz?
Zuzendariak (eta zuzendarikideak, hala badagokio) GAUR aplikazioaren mezu bat jasoko du unibertsitateko postan, eguna baino lehen ekintza batzuk egiteko eskatuz.
- 2025eko maiatzaren 3tik 10ra, lehenengo deialdirako
- 2025eko ekainaren 10tik 12ra, bigarren deialdirako
Txosten bakarra izango da zuzendarikidearekin, hala badagokio.
Txosten hori gabe GRAL ez da epaimahaira bidaliko.
Nola?
Ikasleek egindako defentsa eskaera GAURen baliozkotu beharko dute, txosten ofiziala bete eta sinatu, eta gero GAURera igo pdf formatuan.
- Medikuntzako Gradua tutorizatzeko txostena (pdf, 168 Kb)
- Laguntza: GAUR eskuliburua (1.2 puntua) (pdf, 195 Kb)
6. Epaimahaiak
Nola?
Epaimahai bakoitzeko kide guztiek honako hauek jasoko dituzte ebaluatu beharreko pertsona bakoitzeko:
- ADDIko mezu elektroniko bat, GRALeko memoria deskargatu ahal izateko esteka batekin.
- GAUR-etik bidalitako mezu elektroniko bat,GRALaren tutoretzaren txostena erantsita duena.
- Kalifikazioak GAUR bidez egiten dira, graduko gainerako irakasgaiak bezala.
- GRALeko epaimahaietako kideentzako laguntza: Medikuntza epaimahaiaren ebaluazio txosten errubrikoa (pdf, 135 Kb)
7. Arautegiak
8. Inprimakiak
9. Garapen iraunkorreko helburuak (GIH)
Gradu amaierako lan guztietan jasoko da egindako lanari buruzko gogoeta bat, printzipio eta balio demokratikoei eta garapen jasangarrirako helburuei jarraituz egina. Gogoeta horrek aztertuko du GRALak balio horiekin eta JGHek osatzen duten lan esparruarekin duen lotura, eta/edo horiekiko ikuspegi kritikoak plantea ditzake.
GFA egin dezake mundua bidezkoagoa eta oparoagoa izan dadin lagunduz, inor atzean utzi gabe. Hori da Nazio Batuen 2030 Agendak proiektatzen duena eta gurea egin duguna: Garapen iraunkorraren aldeko EHUagenda 2030.
Urrian, gutxi gorabehera, kongresu bat egiten da GFLei buruz eta horiek mundua eraldatzeko duten eraginari buruz.
10. GRALak egiteko bekak, laguntzak eta sariak
Hemen argitaratuko dugu GRALak egiteko laguntzei buruz heltzen zaigun informazio guztia.Baliteke geuk erregistratu gabeko laguntzarik ere egotea nonbait.
- GRALak eta MALak kanpoko eragileekin elkarlanean egiten ari diren ikasleentzako laguntzen programa.
- JANSSEN GELAREN SARIAK, Farmakologiako Janssen Gelaren jardun eremuarekin zerikusia duten Gradu Amaierako eta Master Amaierako Lan onenak saritzeko.
- GrAL/MAL Unibertsitateko Berrikuntza Iraunkorreko Sariak
- Pneumologia eta Kirurgia Torazikoaren Espainiako Elkartearen sariak – GRAL Medikuntza 2024 (pdf, 150 Kb)
11. ADDI PUBLIKOA (ikusi aurreko urteetako GRALak)
Jarraian jasota dagoen estekan kontsulta daitezke ADDI gordailuan argitaratuta dauden GRALak.
12. Harremanetarako
Maria Jesus Alonso
Ikastegiko teknikaria
- Telefonoa: 946013245
- Helbide elektronikoa: mef.kudeaketa.teknikaria@ehu.eus