Matrikula - Fisioterapiako Gradua - 3. maila

Matrikula 2024-2025

Fisioterapiako Gradua

Oharra: 3. maila

Hautazko kredituen onarpena eskatzekotan, EZ da kreditu horien matrikularik egin beharko, salbu eta GAUR plataformak berariaz eskatzen badu matrikula amaitu ahal izateko.
Hautazko batean izena eman eta ez baduzu egiten, espedientean "ez aurkeztua" agertuko da eta horrek eragin negatiboa izango du matrikulazio hurrenkeraren polinomian.
Irakasgaiak (1 + 1 +1)  3. maila  Ikasleen gehieneko kupoak
  Lauhilekoa Kreditoak Med 30 (gaztelera) Med 31 (euskara)
Euskararen Arauak eta Erabilerak 1 6 - 10 c+e
Zahartzearen oinarri fisiologikoak 1 6 25 c+e -
Kirolaren oinarri medikoak eta fisiologikoak 1 6 12 25
Eskaintza guztira     12 c + 25 c+e 25 e + 10 c+e
Fisioterapia eta laneko arriskuen prebentzioa 2 6 25 c+e -
Jarduera fisikoaren eta kirolaren fisioterapia 2 6 12 25
Eskaintza guztira     12 c + 25 c+e 25
Ergonomia 2 6 25 50
Eskaintza guztira     25 50

2024/2025 ikasturteko ordutegiak WebUntis‑en bidez ikus daitezke.

Hautazko irakasgai guztietan plaza kopurua mugatua da; hortaz, plaza horiek betetzen direnean irakasgaia itxi egiten da.

Gaztelaniaz eta euskaraz eskaintzen diren hautazko irakasgaien kasuan ikasleak matrikulatu behar dira beren ibilbide akademikoari dagokion hizkuntzan, plaza guztiak bete arte. Irakasgaiak hauek dira:

  • Kirolaren Oinarri Medikoak eta Fisiologikoak
  • Ergonomia
  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Fisioterapia

Hizkuntza bakar batean eskaintzen diren hautazko irakasgaien kasuan (dela gaztelaniaz, dela euskaraz) ikasleak edozeinetan matrikulatu ahal izango dira, beren ibilbide akademikoa gorabehera, plaza guztiak bete arte. Irakasgaiak hauek dira:

  • Zahartzearen Oinarri Fisiologikoak
  • Euskararen Arauak eta Erabilerak
  • Fisioterapia eta Laneko Arriskuen Prebentzioa

Hautazko 18 ECTS egin behar dira 3. mailan (hautazko hiru irakasgairi dagozkienak):

  • Irakasgai hauetako baten matrikula lehenengo lauhilekoan: Kirolaren Oinarri Medikoak eta Fisiologikoak / Zahartzearen Oinarri Fisiologikoak / Euskararen Arauak eta Erabilerak.
  • Bi irakasgairen matrikula bigarren lauhilekoan: Ergonomia, eta hauetako bat: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Fisioterapia / Fisioterapia eta Laneko Arriskuen Prebentzioa.

Matrikula eginda, ez badira betetzen aipatutako baldintzak, matrikula baliogabekotzat hartuko da.