MAL - Irakasleak

2024/2025 Master amaierako lana - Irakasleak

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Eguneratze-prozesuan
Garrantzitsua: MAL egin aurretik araudiak irakurtzea (7. puntua)

1. UPV/EHUko posta korporatiboa

Fakultateko mezu guztiak unibertsitateko postara iritsiko zaizkizue; beraz, oso garrantzitsua da behar bezala funtzionatzea eta postontzia beteta ez izatea. 
M365 lankidetza gunea - Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Gerenteordetza - UPV/EHU

2. Data garrantzitsuak

3. MALren zuzenbidea

MALak UPV/EHUko irakasleek edo kanpoko langileek zuzendu ahal izango dituzte, KANPOKO LANKIDEEK MASTERRAREN BATZORDE AKADEMIKOAREN ONIRITZIA BALDIN BADUTE BATZORDEAREN ARAUDIA KONTUTAN IZANDA.

Izapide batzuk desberdin egingo dira lanak UPV/EHUko zuzendaririk edo zuzendarikiderik ez badu (ikus hurrengo atalak).

4. MALen esleipena

Arreta: lana zuzentzen duen pertsona aldatzen bada (erretiroa, gaixotasuna edo beste zirkunstantzia batzuk) berehala jakinarazi behar zaio postgrados.fme@ehu.eus helbideari.

MALen gaia zuzenean masterreko ikasleen eta irakasleen artean adosten da.

Noiz?

"Funtsezko datak" dokumentuan kontsultatu (2. puntua).

MALa EHUko irakasle batengatik zuzenduta

Nola?

Irakasleek mezu elektroniko bat jasoko dute ikasle batek gai bat bere zuzendaritzapean matrikulatzen duenean, eta GAURen onartu beharko dute proposamena.

Ikasleak GAURen inskribatuko du lana, eta irakasleak e-maila jasoko du aplikazio berean proposamena onartzeko. Akordioa behar bezala jasota gera dadin, ezinbestekoa da lanaren proposamena onartzea.

Lana Zuzendariaren GAUR ingurunetik desagertu egingo da aldi batez, harik eta ikastegiak baliozkotu egiten duen arte, eta ikaslearen esparruan “Aldatu beharrezkoa“ agertuko da. 

Zer arazo sor daiteke?

Baliteke ikasleek MALa bidali duela pentsatzea, baina zuzendariak haren berririk ez jasotzea… Hala gertatuz gero, izango da ikasleak ez duela proposamena amaitzeko aukera sakatu.

Zuzendarikideak sartzea

Lana zuzentzen duen pertsonak sartuko du zuzendarikidearen irudia.MALaren azalean aipatu beharko da, zuzendariaren datuekin batera.

Noiz?

Lana onartzen denean.

Nola?

Hiru egoera gerta daitezke:

  • UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle den zuzendarikidea: Lana zuzentzen duen pertsonak GAURen grabatuko du.
  • UPV/EHUko beste fakultate bateko irakasle den zuzendarikidea: Lana zuzentzen duen pertsonak GAURn grabatuko du. Pertsona ez bada GAURen kokatzen, idatzi postgrados.fme@ehu.eus helbidera, esleitu dezaten.
  • UPV/EHUkoa ez den zuzendarikidea: lanaren zuzendariak beharrezkotzat eta justifikatutzat jotzen duen kasuetan bakarrik hartuko da kontuan irudi hori.Kasu horretan, ezin da GAURen grabatu, eta tramitatzeko, mezu bat bidaliko zaio postgrados.fme@ehu.eus helbideari, honako datu hauek bidalita:
    • UPV/EHUkoa EZ DEN ZUZENDARIKIDEA
    • NAN
    • Izen-abizenak
    • Lantokia
    • Kargua
    • Zer arrazoi dagoen bera sartzeko.

UPV/EHUtik KANPOKO ZUZENDARITZA DUEN MALa

Ikasleak posta elektroniko bat bidaliko dio postgrados.fme@ehu.eus helbidera, eta kopia bat bidaliko dio masterraren arduradunari, bere TFMa inskribatzeko eskatuz, honako hauek adieraziz:

  1. MALen Gaia: XXXX: Masterra XXXn
  2. Ikaslearen izena, abizenak eta NANa
  3. Masterra:
  4. MALaren TITULUA (egingo den hizkuntzan eta defendatuko da):
  5. MALko ZUZENDARIA:
    • Izen-abizenak
    • NAN
    • Posta elektronikoa

HITZARMENAK ESKATZEA

Lana, neurri batean behintzat, UPV/EHUkoa ez den instalazioren batean egingo bada, hitzarmena ezartzeko mezu elektroniko bat bidali behar duzu tecnica.fme@ehu.eus helbideari, erantsitako dokumentua (pdf, 102 Kb) behar bezala beteta

5. Zuzendaritza/Tutoretza prozesua eta lana egitea

Tutoretza

MALa egin bitartean ikasleak, gutxien dela, hiru tutoretza saio egingo ditu zuzendariarekin (hasierakoa, tartekoa eta amaierako tutoretza).

MALaren egitea

Nola?

Kontsultatu Masterraren webgunean.

Gainera, material hau kontsultatzea gomendatzen dizuegu:

Oharra: UPV/EHUtik kanpoko baliabide elektroniko guztiak (liburuak, aldizkariak, datu-baseak, lan akademikoak, etab.) eskuratzeko, liburutegiko katalogoan sartu behar da.

6. Defentsa eskaera baliozkotzea eta txostena GAUR-era igotzea

Noiz?

Zuzendariak (eta zuzendarikideak, hala badagokio) GAUR aplikazioaren mezu bat jasoko du unibertsitateko postan, GAURen MALa balioztatzeko eta txostena igo dezan.

Txosten bakarra izango da zuzendarikidearekin, hala badagokio.

Txosten hori gabe MAL ez da epaimahaira bidaliko.

Nola?

Ikasleek egindako defentsa eskaera GAURen baliozkotu beharko dute, txosten bete eta sinatu, eta gero GAURera igo pdf formatuan (Txostena atxikituta).

UPV/EHUko kanpo zuzendaritza duen MALa

Zuzendaria UPV/EHUtik kanpoko langilea bada eta GAURra sartzeko aukerarik ez badu, postgrados.fme@ehu.eus helbidera bidali beharko du txostena, GAURen kargatzeko.

7. Epaimahaiak

Nola?

Epaimahai bakoitzeko kide guztiek honako hauek jasoko dituzte ebaluatu beharreko pertsona bakoitzeko:

  • ADDIko mezu elektroniko bat, MALeko memoria deskargatu ahal izateko esteka batekin.
  • GAUR-etik bidalitako mezu elektroniko bat, MALaren tutoretzaren txostena erantsita duena.
  • Kalifikazioak GAUR bidez egiten dira, graduko gainerako irakasgaiak bezala.

8. Arautegiak

9. Inprimakiak

10. Garapen iraunkorreko helburuak (GIH)

Master amaierako lan guztietan jasoko da egindako lanari buruzko gogoeta bat, printzipio eta balio demokratikoei eta garapen jasangarrirako helburuei jarraituz egina. Gogoeta horrek aztertuko du MALak balio horiekin eta JGHek osatzen duten lan esparruarekin duen lotura, eta/edo horiekiko ikuspegi kritikoak plantea ditzake.

MAL egin dezake mundua bidezkoagoa eta oparoagoa izan dadin lagunduz, inor atzean utzi gabe. Hori da Nazio Batuen 2030 Agendak proiektatzen duena eta gurea egin duguna: Garapen iraunkorraren aldeko EHUagenda 2030.

11. MALak egiteko bekak, laguntzak eta sariak

Hemen argitaratuko dugu MALak egiteko laguntzei buruz heltzen zaigun informazio guztia. Baliteke geuk erregistratu gabeko laguntzarik ere egotea nonbait.

12. ADDI PUBLIKOA (ikusi aurreko urteetako MALak)

Jarraian jasota dagoen estekan kontsulta daitezke ADDI gordailuan argitaratuta dauden MALak.

13. Harremanetarako