Martxoaren 8ko II. Argazki Lehiaketa Unibertsitate-eremuan (Saridunak)

Martxoaren 8ko II. Argazki Lehiaketa Unibertsitate-eremuan

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Berdintasun Batzordeak (FME-MEF Berdintasun Batzordea) "Martxoaren 8ko II. Argazki Lehiaketa" antolatu du, martxoaren 8a unibertsitate-eremuan ikusarazteko eta bultzatzeko.

Lehiaketa amaitu da eta 3 argazki daude Ikasleen kategorian eta 2 argazki  irakasle eta ikertzaileen kategorian.

Lanen balorazioa eta epaimahaia

Argazkien balorazioa bi modutara egingo da: Emaitzaren % 50 ikusleen bozketen araberakoa izango da eta beste % 50a epaimahaiaren erabakietan oinarrituko da. MEFko pertsona guztiek bozkatu ahal izango dituzte argazkiak.

Batzordeko kideek osatutako epaimahaiak honako alderdi hauek puntuatuko ditu:

  • Irudiaren inpaktu bisuala
  • Izenburua
  • Irudia azaltzen duen testua

Aukeratu ordena 1, 2 edo 3 sarituak izateko Ikasleen kategorian eta 1 edo 2 sarituak izateko IIP kategorian.

Epea

Irudiak bozkatzeko azken eguna 2024ko maiatzaren 17a izango da.

Argazki lehiaketaren irabazleentzako sariak

  • Ikasleentzat, hiru sari banatuko dira:
    • Lehen saria: 60 €EHUDENDAn trukatzeko
    • Bigarren saria: 50 €EHUDENDAn trukatzeko
    • Hirugarren saria: 40 €EHUDENDAn trukatzeko
  • IIP kolektiboko lehiaketan parte hartu duten  pertsonentzat bi sari egongo dira kategoria bakoitzerako: opari korporatibo bat.