CONFERENCIA-Morir-en-paz

Bizitzaren azken egunak. Bakean hil

Adineko hiru pertsonen argazkia, bata bestearen eskuaren gainean eskuak jarriz
Hizlaria: MARCOS GÓMEZ SANCHOI
Data: Osteguna, irailaren 20an

Laburpena

Bakean hiltzea definitzea zaila izan daiteke, baina erraz detekta daiteke pertsona baten bizitza era lasaian, baketsu eta minik eta beste sintoma garrantzitsurik gabe amaitzen denean, gaixoak maite dituen pertsonak ondoan dituela.

Hiltzeko era hau, antzinan ohikoa zena, gaur eguneko munduan gero eta zailagoa da. Gaixoak ospitalera hiltzera eramateko gero eta handiagoa den joerak, pertsona asko haien bizitzaren azken egunak senitartekoengandik urrun igarotzea dakar, ingurugiro hotz batean eta bizitza duintasunez amaitzeko beharrezkoa den pribatutasun eta intimitaterik gabe.

Gaixoaren zainketek behar fisiko, psikologiko, sozial eta espiritualak bete behar dituzte, eta, are gehiago bukaera hurbiltzen denean. Ez dugu inoiz ahaztu behar askotan gaixoa bera baino txarrago egoten diren senitartekoei eman beharreko arreta eta euskarri egokiek duten garrantzia. Asko dira hilzorian dagoenaren pertsona maiteek jasan dezaketen beldurrak eta trabak eta pertsona hauei erantzun egoki, profesional eta errukitsua ematen jakin behar dugu. Bestalde, gero eta nagusiagoak dira bizitzaren bukaeran sortu daitezkeen arazo etikoak, batez ere gaixoa hiltzen ez uzteko tentazioa (setatze terapeutikoa), eta kontrako jarrera; hau da, heriotza aurreratzea (eutanasia). Erdibidean, zainketa aringarriak ditugu; pazientearekiko errespetua eta paziente eta senitartekoei zuzendutako euskarri profesional eta errukitsua.

Hizlaria

Marcos Gómez Sancho Doktorea

  • Zainketa Aringarrien Espainiako Elkartearen Ohorezko Presidentea
  • Kanariar Irletako Zainketa Aringarrien Estrategiaren Koordinatzailea