CONFERENCIA-Cuidados-invisibles

Cuidados invisibles en la vigilancia, el bienestar y el autocuidado

"Cuidados invisibles en la vigilancia, el bienestar y el autocuidado" hitzaldiaren karteleko irudia
Hizlaria: CONCHA GERMANS BES
Data: Osteguna, apirilaren 26an

Laburpena

Zainketek bizitzari eusten diote, hasieratik bukaeraraino. Aurora Mas gure taldearentzat, zainketak profesionalen eta familiako zaintzaileen eta laguntza gizarte-sareen artean partekatzen dira. Tradizioz, zainketak emakumeen rolari lotu izan zaizkio: “zainketa naturalizatua”, etxekoa eta doakoa. Balio horiek, gerora, erizainei egotzi zitzaizkien, eta, etapa bio-tekno-medikoan (ATSF), haiei agindu zitzaien zainketen teknikak aplikatzeko lana, hori guztia egoera hierarkiko eta patriarkal batean. Ministerio arteko Batzordeko kide batek hauxe esan zuen 1977an: “Erizainek behatzaile onak izan behar dute, gaixoari zer gertatzen den azaltzeko, eta esanekoak ere bai, medikuen aginduak betetzeko”. Haien lana ez zen pentsatzea, eta are gutxiago ikertzea. Konferentzia honetan, gaixo eta senideen ongizatearekin, segurtasunarekin eta autonomiarekin lotutako zainketa ikusezinak jorratuko ditugu, eta hizpide izango ditugu honako hauek: emozioak eta sentimenduak, erizainak eguneroko zainketen gainean egiten duen behaketa, bilakaera klinikoaren zaintza eta arriskuaren balorazioa. Horrez gain, erizaintzako diagnostikoen, esku-hartzeen eta emaitzen nazioarteko sailkapenaren barruan dauden erizainen erregistroak aztertuko ditugu (NANDA, NIC eta NOC deitzen dira erregistro horiek, ingelesezko sigletan), eta gaur egungo egoerari buruzko galderekin amaituko.

Hizlaria

Concha Germans Bes Doktorea

Doktorea Zaragozako Unibertsitatearen eskutik, eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua Tarragonako Rovira y Virgili Unibertsitatearen eskutik. Osasungintza Publikoko Masterra Granadako Osasungintza Publikoaren Andaluziako Eskolan. Osasun Mentalean aditua. Ikertzailea talde hauetan: Generoa eta Osasuna, Aurora Mas, Parasitologia, Ingurumen Osasuna eta Autozainketak eta, gaur egun, Zaragozako Unibertsitateko Ura eta Ingurumen Osasuna (T51_17R AySA). Ikergaiak: zainketa ikusezinak, erizainen pentsamoldea, historia eta zainketa eko-holistikoak. Liburuak: El diagnostico de Salud de Alcalá la Real (Jaén-1984). La Revolución de las batas blancas: la enfermería española de 1976-1978 (2013). Editoreetako bat honako lan hauetan: Ellas también cuentan: la presencia de las mujeres en los comités de las revistas biomédicas (2011). Los cuidados desde dos orillas (2014). Ikerketako seiurteko bat eta dozenaka argitalpen. 8 tesi zuzendu ditu, eta martxan ditu beste hainbeste.