CONFERENCIA-Competencias-huerfanas

Las competencias huérfanas. Trabajando la transversalidad en el curriculum.

Hitzaldiari buruzko irudi adierazgarria
Hizlaria: JESÚS MILLÁN NUÑEZ-CORTÉS 
Data: Osteguna, maiatzaren 17an

Laburpena

Ikasketa-planak egitean, batez ere ikasleak Medikuntza Fakultatetik igaro ondoren izan behar dituen gaitasunak jartzen badira erdigunean, zehatz definitu behar da ikasleek zer jakin behar duten, zer egiten jakin behar duten eta nolakoak izan behar diren. Ezagutzen, gaitasunen eta balioen munduak dira hiru horiek, hurrenez hurren.

Hala ere, aitortu behar dugu gaur egungo ikasketa-planetan gaitasun eta jokabide batzuk prestakuntza araututik kanpo gelditu direla, eta horiei ematen zaien izena adierazgarria da oso:gaitasun umezurtzak. Hor sartzen dira komunikazioa, kudeaketa klinikoa, osasunaren ekonomia, ikerketaren oinarriak, irizpide klinikoa, balio profesionalen arloko prestakuntza eta beste asko. Horien berezitasuna da gaitasun horiek irakasteko-ikasteko bestelako estrategiak behar direla, zeharkako gaitasunak direlako, hain zuzen ere.

Mintegi honen helburua da ekiteko nahia sortzea eta arazo horri konponbideak eskaintzea; horretarako, gaitasun umezurtz nagusiak identifikatuko dira, eta horiek eskuratu ahal izateko estrategiak proposatu eta jarduerak planifikatuko dira.

Hizlaria

Jesús Millan Núñez-Cortés

Unibertsitate Konplutentseko Medikuntza Katedraduna (Barne Medikuntza) eta unibertsitate horretako Medikuntza Fakultateko Mediku Hezkuntzako Katedrako zuzendaria. Gregorio Marañón Unibertsitate Ospitale Nagusiko barne-medikuntzako zerbitzuburua. Halaber, zentro horretako ikasketa-burua eta Irakaskuntza Batzordeko burua ere bada.

Cádizeko Unibertsitateko Medikuntzako irakasle atxikia eta katedraduna izan zen 1983tik 1994ra, eta unibertsitate horretako dekanorde eta ikasketa-buru funtzioak bete zituen, eta Medikuntza Departamentuko zuzendaria ere izan zen.

Haren ikerketa-arlo nagusia arteriosklerosia eta haren arrisku-faktoreak dira, batez ere dislipemiak.

Arteriosklerosiaren Espainiako Elkarteko buru izan da. Gaur egun, Mediku Hezkuntzako Espainiako Elkarteko presidente hautetsia da. Clínica e Investigaciónen Arteriosclerosis aldizkariko erredaktore nagusia da, baita Educación Médica aldizkariko editorea ere.