CONFERENCIA-La-neuroimagen-computacional

La neuroimagen computacional. Una recreación funcional de la neuroanatomía

Taktografia baten irudia
Hizlaria: JESÚS CORTÉS
Data: Osteguna, otsailaren 22an

Hizlaria

Jesús Cortés Doktorea

Ikerbasqueko irakasle eta ikertzaile Jesús M Cortések ibilbide oso luzea egin du modelizazioaren, datuen analisien eta irudiaren arloan. Fisikan lizentziatu zen 1999an, Granadako Unibertsitatean, eta ondoren bi master egin zituen han bertan: “Física y Matemáticas (Fisika eta Matematika) (FisYMat)” eta “Aplicaciones Científico-Técnicas del Ordenador (Ordenagailuaren Aplikazio Zientifiko-Teknikoak) (ACTO)”. Han ikasi zuen zientziarako konputazioa, baita honako hauek ere: programazio konkurrente eta paraleloa, prozesuen simulazioa, banaketen laginketarako Monte Carlo metodoak, analisi funtzionala, eta sistema dinamikoetarako metodo ez linealak. Bi masterrak egin ostean, Fisika Konputazionalaren arloko doktoretza egin zuen, arlo horretan mundu osoan erreferentzia zentroa den Granadako Unibertsitateko Carlos I for Theoretical and Computational Physics institutu ospetsuan. Doktoretza ostekoa ere egin zuen hainbat neurona sare biologiko zein artifizialekin lotutako Ikasketa Automatikoaren eta Modelatze Konputazionalaren arloan, Bert Kappen irakaslearekin, Herbehereetako Radboud University Nijmegen unibertsitateari atxikita dagoen Foundation for Neural Networks fundazioan. Bigarren doktoretza ostekoa EPSRC Research Fellow gisa egin zuen Ikasketa Automatikoaren, Adimen Artifizialaren eta Informatikaren esparruko Erresuma Batuko eskolarik onenean, hau da, Edinburgoko Unibertsitateko School of Informatics zentroan, Mark van Rossum irakaslearekin; alde batetik neurona populazioen modernizazioa eta bestetik erregistro elektrofisiologikoen analisiaren bidezko estimulu dekodifikazioaren algoritmoak landu zituen. Gero, Fulbright beka ospetsua lortu zuen, eta, horri esker, bi urtez bisitatu ahal izan zuen Terrence Sejnowsk irakasleak zuzentzen duen AEBetako Computational Neurobiology Lab laborategia, Salk Institute for Biological Studies zentroarena. Sejnowsk irakaslea ikertzaile liderra da konputazio biologikoaren eta artifizialaren arloan, eta besteak beste ICA algoritmoaren eta Boltzmann Makinaren sortzailea da, datu prozesatzearen eta datu bidezko ikasketaren paradigmak biak.

Azkenik, 2012an, sortu berri zen Biocruces institutuan hasi zen, Neuroirudi Konputazionalaren Laborategia sortu eta zuzentzeko. Jada bikaintasun kontsolidatua daukan talde hori 8 kidek osatzen dute, eta diziplina anitzeko ikerketa egiten du neurozientziaren arloan, neuroirudiaren bidez eta fisika, biologia, ingeniaritza eta medikuntza uztartuz. Horrek, noski, ikerketa mota horretan aitzindari bihurtzen du laborategia.

Informazio osagarria