CONFERENCIA-Influencia-globalizacion

La influencia de la globalizacion en las competencias transversales de las carreras biomédicas

Grezia klasiko garaiko eraikin bat eta munduko maparen argazki bana
Hizlaria: MILAGROS GARCÍA BARBERO
Data: Osteguna, azaroaren 29an

Laburperna

Globalizazioak bizitza sozialaren alderdi guztiei eragiten die, maila handiagoan ala txikiagoan, eta horrek osasun-profesionalen praktikari eta prestakuntzari eragiten die, gaitasun berriak eskuratu beharko baitituzte erronka berriei egokitzeko. Erronka horiek honako hauen ondorio dira: komunikazioen abiada, immigrazioa eta kultura-aniztasuna, informaziorako-sarbidea, robotika, eta garapen biomediko eta teknologiko azkarra, eta zeharkako gaitasunen barruan sartzen dira, zeinak Boloniak proposatutako aldaketaren oinarria baitira.

Horrez gain, beste irakasle batzuen beharra dakarte (espezialistak baino gehiago orokorrak, ikasleak ikasketa-prozesuan gidatuko dituzten eta eredu izango diren tutoreak, informazioaren igorle baino gehiago diren irakasleak), baita ere hezkuntza-gune berriak (besteak beste osasun-zentroak), aldaketa ikaskuntza-metodologian, mintegiak, eztabaidak, arazo kliniko eta etikoen konponbidea, talde-lana. Laburbilduz: ikasten ikastea da, espiritu-kritikoarekin, moldagarritasunarekin, malgutasunarekin, berritzeko eta arazo berriak konpontzeko gaitasunarekin, arriskuarekiko eta ziurgabetasunarekiko tolerantziarekin, lidergoarekin eta umiltasunarekin. Gaitasun horiei begirako curriculum-ereduak Kanadan, Erresuma Batuan, Holandan eta herrialde nordikoetan aurki daitezke, besteak beste.

Hizlaria

Milagros García Barbero

Gaur egun, Miguel Hernández unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Osasun Publikoko irakasle titularra da, eta Hezkuntza Medikoko Espainiako Elkarteko presidentea. Medikuntzako lizentziaduna da, Complutense unibertsitatean. Doktoratu ondoko egonaldi bat egin du Salt Lake Cityn eta North Carolinan, AEBetan, 1974-1979tik. Valladolideko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Fisiologia Saileko irakasle laguntzaile sartu zen, haren irakasle-antolamenduko ardura hartuta. 1981ean, Hezkuntza Medikoko Sailean sartu zen, sortu berria zen Alacanteko Unibertsitatean, curriculum integratu bat garatzeko.

1991n, OMEn sartu zen, osasunerako giza baliabideen unitateko zuzendari, eta ondoren Osasun-sistemak eta –zerbitzuak unitatekoa. 1998an, Bartzelonako OME bulegoa sortu zuen, Osasun-zerbitzu Integratuen programarekin, eta 8 urtez zuzendu zuen. 2007an Miguel Hernández unibertsitatean sartu zen, Nazioarteko Harremanetarako errektoreorde. Artikuluak eta liburuak argitaratu ditu, eta irakaskuntza- eta ikerketa-proiektuak eta –lantaldeak gidatu ditu, osasun-profesionalen eta osasun-sistemen inguruko prestakuntzan, eta hainbat hitzaldi eta ikastaro eman ditu.