Ikerketaren arloko inkestak

Ikerketaren arloko inkestak

Ikerketa unibertsitatearen funtsezko zutabea da, eta unibertsitatea osatzen dugun guztiok dugu harekiko eta ezagutzaren aurrerapenarekiko konpromisoa.

Inkesta hauetan parte hartzeak dakar ez bakarrik gure gizartearen aurrerapenean eta pertsonen bizi kalitatean laguntzea, baita berrikuntzaren eta ezagutzaren bultzatzaile gisa beti sostengatzen eta aurrera egiten ari den unibertsitate talde bateko kide izatea ere.

Gainera, parte hartzen duten ikasleek hurbiletik ezagutuko dute ikerketaren mundua, eta tresna gehiago izango dituzte Gradu edo Master Amaierako Lana egitea dagokienean.

Ikerketa laguntzeko komunitate horretako kide izateko, zure profilari dagokion atalean sartu behar duzu, zure LDAP kodearekin, eta HARPIDETU botoia sakatu. Horrela, mezu elektroniko bat jasoko duzu zure EHUko helbidera datuak biltzeko eskaeraren bat argitaratzen denean, eta nahi dituzun inkestetan parte hartu ahal izango duzu. Eta uneren batean talde horretako kide izateari utzi nahi badiozu, berriz sartu eta UTZI HARPIDETZARI sakatu besterik ez duzu egin beharko.

Eta zentroko GRAL edo MALaren bat ikertu edo tutoretzen baduzu eta inkestaren baterako laguntza eskatu nahi baduzu, egin dezakezu (beharrezkoa da etika-batzordearen onespena izatea).

Aplikazio habiaratuak