AEM/MIB (Medikuntzako Ikasleen Batzarra)
EHUko Medikuntzako Ikasleen Batzarra (AEM/MIB) ikasleak ordezkatu eta defendatzeko helburu nagusia duen ikasle-elkartea da. 82tik ikasleek euren ordezkaritza helburu partidistarik gabeko talde honen esku utzi dute (izen asko izan dituena, 'Medikuntzako Ikasleak', 'Medikuntzako Ikasleen Kontseilua', 'Asanblada', etab.) euren eskubideak babes ditzan Ikasleen Kontseiluan, hala nola euren kexak bideratu, kezkak dekanotzara eta bestelako erakundeetara helarazi, etab.
2006 ikasturte hasieran berrantolatua, EHUko ikasleak Medikuntzako Ikasleen Estatu Kontseilua ordezkatzen ditu eta Osasun Zientzietako Ikasleen Batzordearen bidez arlo bereko beste ikasle ordezkarien kontaktua mantentzen du. Gaur egun, ikasle guztiak ordezkatzeaz gainera, “(COCIE) Ikasleentzako kirurgia kongresua” antolatzen du, eta gainera, “Lehen sorospen” eta “RCP” ikastaroak antolatzen ditu Irakasle eskolako ikasleentzat. Azken jarduera hauek oso arrakastatsuak izan dira eta Campuseko beste fakultate batzuetara zabaltzeko asmoa dago.
Helbide elektronikoa: aemmib.contacto@gmail.com