Gradu edo Master tituluaren eskaera
Graduko ikasketak amaitu ondoren (expedientea itxita), ikasle bakoitzak bere titulua zuzenean eska dezake bai GAUR aplikaziotik.
Titulua eskatu ondoren, ikasleak posta elektronikoz jasoko du Tituluaren behin-behineko Ziurtagiri Osagarria. Ikaslearen Ziurtagiri Akademikoa (IZA / CAP) une horretatik aurrera eskatzen bada, hau da, tituluaren behin behineko ziurtagiria jaso ondoren, IZAan titulua jasotzeko eskubideak ordaindu dituzuela jasoko da.
Titulu berria egindako eskaeraren barruan egongo da, automatikoki, tituluaren gehigarri europarraren tituluaren (TGE) eskaera, diru gehiago ordaindu gabe.
Titulua ikastegira helduko da. Tituluaren bila etortzerik ez baduzu, beste pertsona bati baimena eman ahalko diozu zure izenean jasotzera etortzeko.
Azken kasu honetan, hurrengo dokumentazioa ekarri beharko da:
- Titulua jasotzeko baimena, baimena ematen duen pertsonak eta baimendutako pertsonak betea eta sinatua.
- Baimena ematen duen pertsonaren eta baimendutako pertsonaren NAN/pasaportearen kopia bana.
Titulua jasotzeko baimena duenak bere NAN edo pasaportea aurkeztu beharko du, baimena eta fotokopiekin batera.
Idazkaritzara joaterik ez baduzu, idatziz eskatu ahal izango duzu (secretaria.fme@ehu.eus) titulua beste probintzia bateko hezkuntza ordezkaritza batera bialtzeko edo UPV/EHUko beste Campus bateko errektoreordetzara edo beste herrialde bateko Espainiako Kontsuletxera.