Permutak
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ikasleek, matrikula formalizatu ondoren, gradu eta ikasturte berean baina beste egoitza batean dagoen beste ikasle batekin trukea (permuta) eskatzeko aukera dute. Taldeak trukatzeko prozesu horrek gardena izan behar du, eta irizpide objektiboetan oinarrituta egin behar da. Horretarako, prozedura honela kudeatuko da:
- 2024ko uztailaren 24tik 28ra bitartean, truke-eskaerak egiteko epea irekiko da, horretarako prestatutako formularioaren bidez.
- 2024ko uztailan egindako matrikula-ordenaren arabera lehenetsiko dira eskabideak, eta trukea egin ahal izango duten ikasleen parekatzeak ezarriko dira.
- Gerta daiteke egoitza jakin baterako truke-eskaera gehiago jasotzea, eta, kasu horretan, eskatzaileei jakinaraziko zaie trukea ezin dela onartu eskaintza osagarririk ez dagoelako.
- Eskaerekin batera, bi aldeetatik eskaneatutako NANa aurkeztu beharko da.