Norberaren ziurtagiri akademikoa
Gradua amaitu baduzu eta Ziurtagiri Akademiko Pertsonala eskatu behar baduzu, ziurtatu zure espedientea itxita dagoela, nota guztiak behar bezala jaso daitezen.
Web bidez
GAUR programara sartzerik dutenak, espedienteen kontsultan, "Petición Certificado Académico Personal (CAP)" izeneko aukera.
Ordainketa pasabidea erabili behar da, kreditu txartelaren bitartez.
Posta elektronikoz edo ikastegiko idazkaritzan:
GAURera sartzerik ez dutenak, bi bide hauetatik eska dezakete:
- Posta elektronikoa: Email bat bidali behar duzu, NANaren fotokopia erantsita, helbide honetara: secretaria.fme@ehu.eus
- Ikastegiko idazkaritzan:
- Tasak ordaindu behar dira eskaera egitean jaulkitako abonu agiriaren bidez.
- Interesduna ezin bada etorri kudeaketa hori egitera, beste pertsona baten esku utz dezake, baimena eta NANaren fotokopia emanda, eta baimendutako pertsonak ere bere NANaren fotokopia erantsi beharko du.