SECRETARIA: Exámenes pasar 6º Medicina 2024-2025

2024-2025ko azterketen deialdia irailera aurreratzea Medikuntzako 6. mailara pasatzeko

Eskaerak: 2024ko uztailaren 15tik 19ra
Eskaerak aurkezteko era: korreo elektronikoz irakasgune bakoitzera

Arautegi ezpezifikoa

Deialdia aurreratzeko eskaria egiteko ikastegiko webguneko inprimakia bete beharko da (Tramiteak: Inprimakia > Medikuntzako 6. mailara pasatzeko deialdia aurreratzea). Inprimaki hori bete eta sinatu ondoren, posta elektronikoz bidaliko da irakasguneko idazkaritzara. Eskariak 2024ko uztailaren 15tik 19ra bidali behar dira, egun biak barne. Azterketak 2024ko irailaren lehen egunetan egingo dira

Irizpideak:

  1. Seigarren mailara pasatzeko ezohiko azterketa egin ahal izateko, gehienez bi irakasgai eduki daitezke gainditu gabe.
  2. Seigarren mailara pasatzeko ezohiko azterketa egin ahal izateko, irakasgaien 2023-2024 ikasturteko ohiko eta ezohiko deialdiak agortuta izan behar ditu ikasleak eta gutxienez «3» nota lortuta aurretik egindako azterketaren batean.
  3. Azterketa gainditzen ez duenak 2024-2025 ikasturteko ohiko deialdia agortzen du eta ezin izango da aurkeztu azterketara ikasturte horretako ezohiko deialdira arte.
  4. 2024ko iraileko deialdi aurreratura aurkeztuko diren ikasleek ezingo dute eskatu 2024ko iraileko deialdian irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gainditzea, ez baitituzte beteko Graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegiko 29. eta 30 artikuluen arabera bete beharreko baldintzak (agortutako deialdi kopurua).

Prozedura:

  • Eskariak jaso ondoren, kasuan kasuko sailetara bidaltzen dira, azterketaren data erabaki dezaten, bai eta azterketa irakasgune bakoitzean egingo den ala denek batera.
  • Irakasgai horien matrikula uztaileko ohiko matrikularen epean egiten da, eta, ondoren, ezohiko epe bat irekitzen da idazkaritzan seigarren mailako matrikula egiteko, aktak sortu eta gero (urri aldera).
  • Lana adostuta edukita ere, inskribatu ezin baduzu, iraileko deialdia aurreratzeko zain zaudelako, ohiko epean bidali behar dituzu honako datu hauek mef.kudeaketa.teknikaria@ehu.eus helbide elektronikora:
    • NANa
    • Izen-abizenak
    • GRALaren izenburua
    • Zuzendaria
    • Lanaren helburuak
    • Egin beharreko lanak
  • Borondatezko akordioan ezarritako epean (ikus TFGren webgune espezifikoan),erregistroa egin ezean, eskaera ez da kontuan hartuko.
  • Azterketak eta kalifikazioak espedienteetara pasatu arte gordetzen dira.