SECRETARIA: Exámenes pasar 4º Enfermería 2024-2025

Azterketen egutegia Erizaintzako 4. mailara pasatzeko (aurrebaldintzak dituzten irakasgaiak) 2024-2025

Eskaerak: 2024ko uztailaren 15tik 19ra
Eskaerak aurkezteko era: korreo elektronikoz jefa-negociado.fme@ehu.eus (Leioa) edo secretaria.fme-donostia@ehu.eus  (Donostia) helbideetara

Arautegi espezifikoa

ARAUTEGI ESPEZIFIKOA

Deialdia aurreratzeko eskaria egiteko ikastegiko webguneko inprimakia bete beharko da (Tramiteak: Inprimakia > Erizaintzako 4. mailara pasatzeko deialdia aurreratzea). Inprimaki hori bete eta sinatu ondoren, posta elektronikoz bidaliko da ikastegiko idazkaritzara. Eskariak 2024ko uztailaren 15tik 19ra bidali behar dira, egun biak barne. Azterketak 2024ko irailaren lehen egunetan egingo dira.

Irizpideak:

  1. Erizaintzako laugarren mailako Practicuma IV eta V irakasgaietan matrikulatu ahal izateko aurrebaldintza diren irakasgai gainditu gabeen azterketa egitea eskatu ahal izango da. Hain zuzen ere, irakasgai hauena: Patologia: Oinarrizko Zainketak, Farmakologia, Erizaintza Klinikoa I, Erizaintza Klinikoa II, Erizaintza Klinikoa III, Erizaintza Klinikoa IV, Bizi Zikloaren Erizaintza I, Bizi Zikloaren Erizaintza II, Erizaintzaren Oinarri Teorikoak, Erizaintzaren Oinarri Metodologikoak, Harremanak eta Komunikazioa Zainketetan, eta Komunitate Erizaintza.
  2. Practicuma IV eta V irakasgaietan matrikulatu ahal izateko aurrebaldintza diren irakasgaiak deialdi honetan gainditzen dituzten ikasleek matrikula aldatu ahal izango dute irailaren lehen egunetan, Practicum horiek egiteko.
  3. Laugarren mailara pasatzeko ezohiko azterketa egin ahal izateko, aurreko ikasturteko irakasgaien ohiko eta ezohiko deialdiak agortuta izan behar ditu ikasleak eta gutxienez «3»nota lortuta aurretik egindako azterketaren batean(2025-26 ikasturtetik aurrera aplikatu beharreko baldintza; beraz, deialdiaren aurrerapenhau egiteko, 2024-25 ikasturteko bi deialdiak bete beharko dira).
  4. Azterketa gainditzen ez duenak 2024-2025 ikasturteko ohiko deialdia agortzen du eta ezin izango da aurkeztu azterketara ezohiko deialdira arte.
  5. 2024ko iraileko deialdi aurreratura aurkeztuko diren ikasleek ezingo dute eskatu 2024ko iraileko deialdian irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gainditzea, ez baitituzte beteko Graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegiko 29. eta 30 artikuluen arabera bete beharreko baldintzak (agortutako deialdi kopurua).

Prozedura:

  • Eskariak jaso ondoren, kasuan kasuko sailetara bidaltzen dira, azterketaren data erabaki dezaten eta horren berri eman eskaria egiten duten ikasleei.
  • Aipatutako irakasgaien matrikula uztaileko automatrikularen epean egiten da eta, ondoren, ezohiko epe bat irekitzen da idazkaritzan laugarren mailako matrikula aldatzeko. Horrela, irakasgaiak gainditu dituzten ikasleek practicumak egin ahal izango dituzte.
  • GRALa adostuta edukita inskribatu ezin baduzu azterketak irailera aurreratzeko deialdiarenzain zaudelako, borondatezko akordiorako ezarritako epean honako datu hauek bidali behar dituzu tecnica.gestion.fme@ehu.eus helbide elektronikora (Leioako Erizaintzaren kasuan) edota mikel.lersundi@ehu.eus helbidera (Donostiako Erizaintzaren kasuan):
    • NANa
    • Izen-abizenak
    • GRALaren izenburua
    • Zuzendaria
    • Lanaren helburuak
    • Egun beharreko lanak
  • Borondatezko akordiorako ezarritako epean (ikusi GRALaren webgune espezifikoan) erregistroa egin ezean, eskaera ez da kontuan hartuko.
  • Azterketak eta kalifikazioak espedienteetara pasatu arte gordetzen dira.