2023-24ko DEIALDIA ATZERRIKO MEDIKUNTZA TITULUEN HOMOLOGAZIOA

2023-24ko DEIALDIA ATZERRIKO MEDIKUNTZA TITULUEN HOMOLOGAZIOA

Deialdi honek azterketa egiteko eskubidea bakarrik ematen du.

2023-24ko DEIALDIA

ATZERRIKO MEDIKUNTZA TITULUEN HOMOLOGAZIOA

 

HONAKO HAU IRAGARTZEN DU

2023-24ko ABENDUKO DEIALDIA
  • Frogaren data: 2024ko martxoak 4
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko urtarrilak 9tik 16ra, biak barne

PLAZAK
Indarrean dagoen araudiaren eta ikastegiko irakaskuntza-gaitasunaren arabera eskainitako plazak:

  • Proba teorikoen behar bakarra duten ikasgaiak: 20 plaza
  • Proba teoriko eta praktikoak edota soilik proba praktikoak behar dituzten irakasgaiak: 0 plaza

Irakasgaien zerrenda eta bibliografía web-orri honetan kontsulta daitezke: https://www.ehu.eus/es/web/medikuntza-erizaintza-fakultatea/grado-medicina

DOKUMENTAZIOA

Eskabideak aurkezteko epean, honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • MECen ebazpena. Fotokopia konpultsatua.
  • NAN, pasaporte edota egoitza-txartelaren kopia.
  • Eskabide-orria behar bezala beteta.
  • Beste unibertsitate batera aurkeztu bazara eta gainditutako irakasgaiak badituzu, lortutako kalifikazioen ziurtagiri originala.

Eskatutako agiriak aipatutako baldintza, modu eta epeetan aukezten ez dituena deialditik kanpo geratuko da.

Dokumentazioa aurkezteko erak:

 

Prozedura: Dokumentazio orokorraren erregistro elektronikoa
Jasotzailea: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea U02000292 (Bizkaiko Ikastegiak)
Gida: Solicitud genérica (ehu.eus)

  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 legearen 16. artikuluan aurreikusitako beste edozein bide erabiliz.

2024ko urtarrilaren 23an Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko webgunean argitaratuko dira azterketara onartuen zerrenda eta dagokion tasa (153,95 €) ordaintzeko jarraitu beharreko prozesua. Behin betiko onartuen zerrendan eskatzaile bakoitzak egin beharreko irakasgai edo materiak zehaztuko dira. Akatsak zuzentzeko epea 2024ko otsailaren 1era artekoa izango da.