2023-24ko DEIALDIA ATZERRIKO ERIZAINTZA TITULUEN HOMOLOGAZIOA
2023-24ko DEIALDIA
ATZERRIKO ERIZAINTZA TITULUEN HOMOLOGAZIOA
HONAKO HAU IRAGARTZEN DU
2023-24ko ABENDUKO DEIALDIA
- Frogaren data: 2024ko ekaina/uztaila, ebaluatu beharreko gaiaren arabera
- Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko urtarrilak 9tik 16ra, biak barne
PLAZAK
Indarrean dagoen araudiaren eta ikastegiko irakaskuntza-gaitasunaren arabera eskainitako plazak:
- Proba teorikoen behar bakarra duten ikasgaiak: 20 plaza
- Proba teoriko eta praktikoak edota soilik proba praktikoak behar dituzten irakasgaiak: 0 plaza
Irakasgaien zerrenda eta bibliografía web-orri honetan kontsulta daitezke: https://www.ehu.eus/es/web/medikuntza-erizaintza-fakultatea/grado-enfermeria
DOKUMENTAZIOA
Eskabideak aurkezteko epean, honako agiri hauek aurkeztu behar dira:
- MECen ebazpena. Fotokopia konpultsatua.
- NAN, pasaporte edota egoitza-txartelaren kopia.
- Eskabide-orria behar bezala beteta.
- Beste unibertsitate batera aurkeztu bazara eta gainditutako irakasgaiak badituzu, lortutako kalifikazioen ziurtagiri originala.
Eskatutako agiriak aipatutako baldintza, modu eta epeetan aukezten ez dituena deialditik kanpo geratuko da.
Dokumentazioa aurkezteko erak:
- Aurrez aurre medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko idazkaritzan hitzordua eskatuz: https://www.ehu.eus/es/web/medikuntza-erizaintza-fakultatea/secretaria-cita-previa
- UPV/EHUko egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.ehu.eus/eu)
Prozedura: Dokumentazio orokorraren erregistro elektronikoa
Jasotzailea: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea U02000292 (Bizkaiko Ikastegiak)
Gida: Solicitud genérica (ehu.eus)
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 legearen 16. artikuluan aurreikusitako beste edozein bide erabiliz.
2024ko urtarrilaren 23an Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko webgunean argitaratuko dira azterketara onartuen zerrenda eta dagokion tasa (153,95 €) ordaintzeko jarraitu beharreko prozesua. Behin betiko onartuen zerrendan eskatzaile bakoitzak egin beharreko irakasgai edo materiak zehaztuko dira. Akatsak zuzentzeko epea 2024ko otsailaren 1era artekoa izango da.