Familia eta Komunitateko Medikuntzako Gela
2018an, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten bi erakundeen artean, Familia eta Komunitateko Medikuntzako Gela sortu eta martxan jartzeko, lehen mailako arretako prestakuntza eremu gisa, medikuntza graduko ikasketetan. Hitzarmen hau 2023. urte honen hasieran berritu dute Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak eta UPV/EHUko errektoreak.
Gela UPV/EHUko Leioako Medikuntza Fakultatean dago, eta irakaskuntzaren, ikerketaren eta emaitzen eraldaketaren arloko jarduerak garatzea du helburu, lehen mailako arretarekin eta osasun publikoko arreta komunitarioarekin lotutako gai espezifikoetan.
Helburu horrekin, 2023-2024 ikasturtean aukerako irakasgai bat emango da, "Medikuntza Lehen Mailako Arretan" izenekoa, Medikuntza graduko hirugarren mailan, Familia eta Komunitateko Medikuntzaren presentzia sustatzeko Lehen Mailako Arretaren prestakuntza eremuan.
Gainera, Gelatik Familia eta Komunitateko Medikuntzako espezialistek eta espezialitateko egoiliarrek kongresuak eta doktoregotesiak egitea sustatzen da. Ildo horretan, osasunaren lehen mailako arretarekin, arreta komunitarioarekin, osasun publikoarekin eta lehen mailako arretaren arloan interesgarritzat jotzen diren beste arlo batzuekin lotutako gai espezifikoetan sakontzen da.
Bere lanaren bitartez, Gelaren helburua da Lehen Mailako Arretaren zeregina indartzea, etorkizuneko euskal osasun-arreta hobetzea eta familia-medikuen lanaren prestigio soziala lortzea.
Kontaktua
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- Telefonoa: +34 94 601 2784
- Posta elektronikoa: familiamedikuntzako.ehugela@ehu.eus