Euskara

EUSKARA-Intro

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak 30 urte baino gehiago daramatza titulazioen hizkuntza-normalkuntzako prozesuan parte hartzen, Euskal Herriko Unibertsitatean Euskararen Normalkuntzarako Plangintzak eta Plan Gidariek (1990-2022) ezarritako jarraibideei jarraiki.

Gure egungo ekintzak UPV/EHUko III Euskararen Plan Gidariaren (2018-2022) ardatz estrategikoetan kokatzen dira. Inplementazioa amaitu ondoren, emaitzen azterketan parte hartzea dagokigu eta Ikastegiko euskaldun eta eleaniztun gisa lortu beharreko helburu berriak zehaztu.