CONFERENCIA-Errores-anatomicos-y-su-trascendencia-clinica

Errores anatómicos y su trascendencia clínica

"Errores anatómicos y su trascendencia clínica" hitzaldiko kartelaren irudia
Hizlaria: JOSÉ ANTONIO PEREIRA
Data: Osteguna, maiatzaren 3an

Laburpena

Giza Anatomia ezagutza medikoak oinarri hartzen duen funtsezko zientzietako bat da. Beste diziplina batzuetan aurrerapen handiak egin izanak eta medikuntzaren curriculuma berriro diseinatu izanak anatomiaren garrantzia murriztu izanaren sentsazio faltsua sortu dute. Askoren ustez, anatomia memoriaz ikasi besterik ez da egin behar, xehetasun asko ditu eta ikasitakoaren zati handi bat denbora gutxiren buruan ahaztuko da.

Hitzaldi honetan, adibide klinikoak erabiliz, nabarmendu nahi dugu anatomiari buruzko ezagutza izatea oso garrantzitsua dela, memorizaziotik  harago praktikan aplikatzeko. Nomenklatura, deskribapen eta identifikazioari lotutako alderdiak landuko dira, eremu klinikoan erabaki egokiak hartzeko eta dedukziorako ezinbesteko direnak. Halaber, funtsezkoak dira pazienteen osasun- eta kirurgia-arazoak konpontzeko.

Hizlaria

José Antonio Pereira Doktorea

1960ko azaroan jaio zen Bartzelonan. Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu zen 1983an, Bartzelonako Unibertsitatean. Medikuntzako doktoretza egin zuen 1987an, Bartzelonako Unibertsitatean. Kirurgia Orokorrean eta Aparatu Digestiboan espezializatu zen BAMEaren bidez eta prestakuntza Bartzelonako Hospital del Mar ospitaleko Kirurgia Orokor eta Digestiboaren Zerbitzuan egin zuen 1992an. 2004tik, Bartzelonako Hospital del Mar ospitaleko Kirurgia Orokor eta Digestiboaren Zerbitzuko mediku ondokoa da, eta abdomeneko paretetako kirurgia gauzatzen du.

Bartzelonako Unibertsitateko Giza Anatomiako barneko ikasle izan zen 1980 eta 1983 artean. Bartzelonako Unibertsitateko Giza Anatomiako irakasle elkartu izan zen 1984tik 1995era bitartean. 1998tik 2007ra arte, Pompeu Fabra Unibertsitateko Zientzia Esperimentalen eta Osasun Zientzien departamentuko Giza Anatomiako barneko irakasle titular izan zen. Eta 2007tik gaur egun arte, Pompeu Fabra Unibertsitateko Zientzia Esperimentalen eta Osasun Zientzien departamentuko Giza Anatomiako irakasle titularra da. Horrez gain, Pompeu Fabra Unibertsitateko Medikuntzako ikasketen dekanordea ere bada.

50 artikulu original argitaratu ditu aldizkari indexatuetan. 2007an, Kirurgiako sari nazionala irabazi zuen, eta 2013an, Pompeu Fabra Unibertsitateko Consell Social-ak Irakaskuntzaren Kalitateari ematen dion saria.