Erizaintzako graduko irakasleak (Donostia). Gradu Amaierako Lana 2024/2025
UPV/EHUko posta korporatiboa
Data garrantzitsuak
GrAL-ren esleipena
GrAL-ren gaiari buruzko borondatezko akordioa
Ikasleekin zuzenean adosto daiteke gai jakin baten inguruko GrAL egiteko tutoretza lana.
Noiz?
2024ko irailaren 9a baino lehen.
Nola?
Irakasleek mezu elektroniko bat jasoko dute ikasle batek gai bat bere zuzendaritzapean matrikulatzen duenean eta GAURren onartu beharko dute proposamena.
Ikasleak GAURren lana inskribatu ondoren irakasleak email bat jasoko du aplikazio berean proposamena onartzeko. Akordioa behar bezala jasota gera dadin ezinbestekoa da lanaren proposamena onartzea.
Lana GAUR ingurunetik desagertu egingo da aldi batez, harik eta ikastegiak baliozkotu egiten duen arte.
Zein arazo zor daiteke?
Baliteke ikasleek GrAL bidali duela pentsatzea, baina tutoreak haren berririk ez jasotzea. Hala gertatuz gero, izango da ikasleak ez duela proposamena amaitzeko aukera sakatu.
Fakultatearen GrAL-ren eskaintza
Ikastegiko irakaske guztiek beren sailekin lankidetzan jardun beharko dute Gradu Amaierako Lanen urteko eskaintza egiteko. Ikasleek ikastegian eskainitako gaien artean aukeratuko dute eta bakoitzari bere espedientearen arabera esleituko zaio lana.
Noiz?
- Irakasleen GrALren eskaintza: irailaren 9tik 20ra.
- Ikasleen GrALen hautaketa: irailaren 27tik urriaren 4ra.
- Ikastetxearen GrALen esleipena: urriaren 7tik urriaren 17ra.
Nola?
Eskaintza GAUR bidez egingo da, horretarako ezarritako epean (Sailaren bidez jakinaraziko da). Irakasleek mezu elektroniko bana jasoko dute esleitutako ikasle bakoitzeko.
Tutorekideak sartzea
Lana zuzentzen duen pertsonak sartuko du tutorekidea. Tutorekidea, GrAL-ren azalean aipatu beharko da tutorearen datuekin batera.
Noiz?
Sailak GrAL-ren proposamena egiten duenean, edo lana onartzen denean, borondatezko akordioa bada.
Nola?
Bi egoera gerta daitezke:
- UPV/EHUko irakasle den tutorekidea: Lana zuzentzen duen pertsonak GAURren grabatuko du.
- UPV/EHUkoa ez den tutorekidea: Lanaren zuzendariak beharrezkotzat eta justifikatutzat jotzen duen kasuan bakarrik hartuko da kontuan. Kasu horretan, ezin da GAURren gratu; hortaz, eskabidea izapidetzeko mezu bat bidaliko zaio GrLAren dekanordeari (joseignacio.ruizs@ehu.eus), honako datu hauekin batera:
UPV/EHUkoa EZ DEN TUTOREKIDEAREN DATUAK BIDALTZEA:
- NANa
- Izen-abizenak
- Lantokia
- Kargua
- Zein den tutorekidea sartzeko arrazoia
Hitzarmenen eskaera:
Lana, neurri batean behintzat, UPV/EHUkoa ez den instalazioren batean egingo bada, honako datu hauek aurkeztu behar dira hitzarmena egiteko:
- Enpresa edo erakundearen IFK
- Izen soziala (enpresaren izen osoa)
- Izaera (publikoa edo pribatua)
- Jardueraren sektorea (irakaskuntza, osasuna, I+G, zerbitzuak etab.)
- Posta helbidea
- Hitzarmena sinatzen duen pertsonaren izena (enpresa edo erakundeko arduraduna)
- Sinatzailearen kargua
- Enpresa edo erakundeko harremanetarako pertsona
- Harremanetarako telefonoa
- Harremanetarako helbide telefonikoa
Tutoretza prozesua eta lana egitea
Tutoretza
GrAL egin bitartean ikasleak, gutxien dela, aurrez aurreko hiru tutoretza saio egingo ditu zuzendariarekin (hasierakoa, tartekoa eta amaierako tutoretza).
GrAL egitea
Nola?
Lanaren memoria eta ahozko defentsa hizkuntza berean egin beharko dira; hizkuntza hori GAURren inskribatuko da. GrAL egiteko jarraibideak dokumentu hauetan daude jasota:
- GrAL-ren eskuliburua. Erizaintzako Graduan (Donostia) (pdf, 568 Kb)
- Aipuak (Vancouver sistema) (pdf, 4,2 Mb)
- Aipuak (APA sistema)
Gainera, material hau kontsultatzea gomendatzen dizuegu:
- Plagioa eta zintzotasun akademikoa
- Biblioteka: GrALerako prestakuntza materialak
- Biblioteka: Nola egin lan akademiko bat
- Etika ikerketan
- GJHen aldeko praktikak eta GrAL-k
Defentsa eskaera baliozkotzea eta txostena GAURrera igotzea
Noiz?
Zuzendariak (eta zuzendarikideak, hala badagokio) GAUR aplikazioaren mezu bat jasoko du unibertsitateko postan, eguna baino lehen ekintza batzuk egiteko eskatuz.
- 2025eko abenduaren 7a arte, deialdia aurreratu den kasuetan.
- 2025eko apirilaren 30era arte, lehenengo deialdirako
- 2025ko ekainaren 16ra arte, bigarren deialdirako
Nola?
Ikasleek egindako defentsa eskaera GAURren baliozkotu beharko dute, txosten ofiziala bete eta GAURrera igo PDF formatuan.
- Tutorearen azken txostena (docx, 77 Kb)
- Laguntza: GAUR eskuliburua (1.2 puntua) (pdf, 195 Kb)
Epaimahaiak
Nola?
Epaimahai bakoitzeko kide guztiek honako hauek jasoko dituzte ebaluatu beharreko pertsona bakoitzeko:
- ADDIko mezu elektroniko bat, GrALeko memoria deskargatu ahal izateko esteka batekin.
- GAURretik bidalitako mezu elektroniko bat, GrAL-ren tutoretzaren txostena erantsita duena.
- Kalifikazioak GAUR bidez jartzen dira, Graduko gainerako irakasgaiak bezala.
- Kalifikazio koadernoa
Arautegiak
Errubrikak
Errebisio bibliografikoa:
- Ikaslearen kalifikazioa
- Tutoretzea prozesua
- Epaimahaia
Osasunerako hezkuntza:
- Ikaslearen kalifikazioa
- Tutoretzea prozesua
- Epaimahaia
GrLAk eta jasangarritasuna
GrAL egitean ere, mundua bidezkoagoa eta oparoagoa izan dadin lagun dezakezu, inor atzean utzi gabe. Hori da Nazio Batuen 2030 Agendak proiektatzen duen ideia, eta gure egingo duguna: Garapen iraunkorraren aldeko EHUagenda 2030.
GrLAk egiteko bekak, laguntzak eta sariak
- GrAL-k eta MAL-k kanpoko eragileekin elkarlanean egiten ari den ikasleentzako laguntzen programa.
- Janssen Gelaren Sariak, Farmakologiako Janssen Gelaren jardun eramuarekin zerikusia duten Gradu Amaierako eta Master Amaierako Lan onenak saritzeko.
- Pneumologia eta Kirurgia Torazikoaren Espainiako Elkartearen sariak – GRAL Enfermeria 2024 (pdf, 155 Kb)
ADDI publikoa (Ikusi aurreko ikasturteetako GrAL-k)
Jarraian jasota dagoen estekan kontsulta daitezke ADDI gordailuan argitaratuta dauden GrAL-k.
Harremanetarako
Mikel Lersundi
GrAL-ren arduraduna
- Helbide elektronikoa: mikel.lersundi@ehu.eus