Erizaintzako graduko ikasleak (Donostia). 2024/2025 Gradu amaierako lana
UPV/EHUko posta korporatiboa
Data garrantzitsuak
Matrikula
Noiz?
GrALen matrikula automatrikulan egiten da, gainerako irakasgaiekin batera, eta gradua amaitzeko behar diren kreditu guztiak matrikulatuta eduki behar dira.
Nola?
Ikaslea «Gradu Amaierako Lana» (GrAL) irakasgai generikoan matrikulatuko da GAUR aplikazioaren bidez: Matrikulak – zenbait matrikula – GRAL/MAL matrikula.
GRALen esleipena
GrALaren gaia eta tutorea adosteko borondatezko akordioa
Ikastegiko irakasleren batekin GrAL egiteko zuzendaritza eta gaia adostu dituenak GAURren inskribatu beharko du. Tutoreak onartu behar du GAURren. Lana GAUR ingurunetik desagertu egingo da aldi batez, harik eta ikastegiak baliozkotu egiten duen arte.
Noiz?
GrAL matrikulatzen denetik 2024ko irailaren 9ra arte.
Nola?
GAUR bidez, "Karrera amaierako proiektuak eta Gradu Amaierako Lanak"
Zein arazo zor daiteke?
Baliteke ikasleek GrAL inskribatu duela pentsatzea, baina tutoreak haren berririk ez jasotzea. Hala gertatuz gero, izango da ikasleak ez duela proposamena amaitzeko aukera sakatu.
Adostutako GrAL-ri buruzko laguntza
Fakultatearen GrAL-ren eskaintza
Aurreko puntuan sartuta ez dagoenak ikastegiak eskaintzen dituen gaietako bat aukeratu beharko du.
Noiz?
2024ko irailaren 27tik urriaren 4ra.
Nola?
GAURren hautatuko dira, gaien artean lehentasuna adieraziz. Kalifikazioen bidez esleituko dira eta mezu elektroniko bat jasoko dute lan bat esleitzen zaienean.
Tutoretza prozesua eta lana egitea
Tutoretza
GrALa egin bitartean ikasleak, gutxien dela, aurrez aurreko hiru tutoretza saio egingo ditu zuzendariarekin (hasierakoa, tartekoa eta amaierako tutoretza).
GrALaren egitea
Nola?
Lanaren memoria eta ahozko defentsa hizkuntza berean egin beharko dira; hizkuntza hori GAURren inskribatuko da. GrAL egiteko jarraibideak dokumentu hauetan daude jasota:
- GRALaren gida. Erizaintzako Gradua (Donostia) (pdf, 568 kb)
- Aipuak (Vancouver sistema) (pdf, 4,2 Mb)
- Aipuak (APA sistema)
Gainera, material hau kontsultatzea gomendatzen dizuegu:
Defentsa: Defentsa eskaera GAUR aplikazioan, eta lana ADDIra igotzea
GRALean matrikulatutako ikasle guztiek ADDIren mezu bat jasoko dute plataformara sartzeko, berori izapideak egiteko irekitzen denean.
Defentsa eskatzeko egin beharreko ekintzak
Defentsa eskatu GAUR aplikazioan
Noiz?
- 2025eko urtarrilaren 7ra arte, epealdi berezirako.
- 2025eko apirilaren 30era arte, lehenengo deialdirako.
- 2025eko ekainaren 16ra arte, bigarren deialdirako.
Nola?
GAURren, "karrerako amaierako proiektuak"- "Gradu Amaierako Lanak"- "Esleipenak" aukeratuta.
Ez da baimenik ematen lehendik ezarrita zegoen hizkuntza aldatzeko. Izenburuan aldaketa txikiren bat egin behar bada (inoiz ezin izango da funtsezkoa izan), une honetan egin behar da.
- Defentsa GAUR-en eskatzeko laguntza (pdf, 158 Kb)
Lana ADDIra igotzea
GRAL pdf formatuan igo behar da, eta lehenengo orria azala izango da, ikastegiaren ereduari jarraiki. Lana plataformara igoterakoan, ADDIren mezu bat jasotzen da.
- Azala Erizaintzako GRALetarako (docx, 71 Kb)
- Ikus GRALaren gida: 1. eranskina (pdf, 568 Kb)
Bereizita jasoko dira honako dokumentu hauek, behar bezala sinatuta:
- Memoria publiko egiteko baimena, lan bikainenen artean badago (nahitaezkoa): UPV/EHUren gordailu instituzionalean argitaratzeko baimena (pdf, 519 Kb)
- Ikasleen eta irakasleen arteko adostasuna lanaren eskubide intelektualak partekatzeko (aukerakoa): Jabetza intelektual partekatuaren adierazpena (pdf, 44 Kb)
- Dagokion Etika Batzordearen baimen dokumentua, GrAL hala eskatzen duenean. Dokumentu hori aurkeztu ezean ezin ezingo da GrLA defendatu.
Noiz?
- 2025eko urtarrilaren 9 arte, epealdi berezirako.
- 2025eko maiatzaren 5era arte, lehenengo deialdirako.
- 2025eko ekainaren 18ra arte, bigarren deialdirako.
Nola?
- ADDIren eskuliburua (pdf, 419 Kb)
Defentsa ekitaldia
Epaimahaia GRALeko tutoreari dagokion zentroan deituko da. Defentsaren iraupena 10 minututakoa izango da, eta 5 minutu inguruko eztabaida izango da epaimahai ebaluatzailearekin.
Noiz?
- Epealdi berezirako: 2025eko urtarrilaren 16a.
- Lehengo deialdirako: 2025eko maiatzaren 19ko astea.
- Bigarren deialdirako: 2025eko ekainak 30ean eta uztailaren 1ean.
Nola?
Ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute, non, zer egunetan, zer ordutan eta zer epaimahaitan defendatu behar duten adierazteko.
Arautegiak
Laguntzarako dokumentuak
- (Beste leiho bat zabalduko du)Fakultateak eskaintzen dituen GrALak hautatzeari buruzko laguntza (pdf ,329,25 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)GrALaren gida. Erizaintzako Gradua (Donostia) (pdf ,368,18 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Aipuak (Vancouver sistema) (pdf ,4,22 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)ADDIren eskuliburua (pdf ,419,47 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Defentsa GAURren eskatzeko laguntza (pdf ,157,66 Kb)
GrALeko ikasleen prestakuntza
GrAL-ri buruzko informazio saioa 2024ko irailaren 26an egingo da.
GrALak eta iraunkortasuna
GrAL egin dezakezu mundua bidezkoagoa eta oparoagoa izan dadin lagunduz, inor atzean utzi gabe. Hori da Nazio Batuen 2030 Agendak proiektatzen duena eta gurea egin duguna: Garapen iraunkorraren aldeko EHUagenda 2030.
GrAL-k egiteko bekak, laguntzak eta sariak
- GrAL-k eta MAL-k kanpoko eragileekin elkarlanean egiten ari den ikasleentzako laguntzen programa.
- Janssen Gelaren Sariak, Farmakologiako Janssen Gelaren jardun eramuarekin zerikusia duten Gradu Amaierako eta Master Amaierako Lan onenak saritzeko.
- Pneumologia eta Kirurgia Torazikoaren Espainiako Elkartearen sariak – GRAL Erizaintza 2024 (pdf, 155 Kb)
ADDI publikoa (Ikusi aurreko urteetako GrAL-k)
Jarraian jasota dagoen estekan kontsulta daitezke ADDI gordailuan argitaratuta dauden GrAL-k.
Harremanetarako
Mikel Lersundi
GrALaren arduraduna
- Helbide elektronikoa: mikel.lersundi@ehu.eus