Ikasleen Mugikortasuna: ERASMUS+, LATINOAMERIKA / BESTE NORAKOAK
2025-2026 ikasturterako deialdia
4. mailan mugikortasuna egiteko, ziurtatu aukeratzen dituzun unibertsitateetan Practicuma zure MINOR bereko hautazko irakasgaiekin konbina dezakezula.
23-24 ikasturtetik aurrera, helduaren patologia medikoko errotazioa UPV/EHUtik kanpo egiten bada, kanpoan osorik egin behar da (8 aste).
Klinika odontologikoaren arreta mantentzeko, 2025/2026 deialditik aurrera, 5 plaza baino ezin dira esleitu ikasturte bakoitzeko (3., 4. eta 5. mailak, 15 plaza guztira), Erasmus+Latina+SICUE deialdien artean, noten arabera esleituz.
Gradu Amaierako Lana eta ECOE UPV/EHUn egingo dira kasu guztietan.
Ikasleen ardura izango da begiratzea eren ikasketak ematen diren ala ez beren intereseko unibertsitateetan:
- Ziurtatu egin behar duzu aukeratutako unibertsitateetan zure gradua eta egin nahi duzun irakaskuntza modua irakasten direla (praktikak, praktika klinikoak...), eta bere egutegiak bateragarriak direla bertan egin nahi duzunarekin eta gainerako ikastaroen antolaketarekin hemen (hala badagokio).
- Ziurtatu hizkuntza baldintzak-eta betetzen dituzula.
Nazioarteko ikasleren baten Buddya (Programa Buddy - Facultad de Medicina y Enfermería - UPV/EHU) izan bazara, Fakultateak kudeatzen dituen norakoetan 0,5 puntu gehiago izango dituzu zure batezbesteko notan (ez NHBren kupo orokorreko norakoetan). Horretarako, info.welcomecentre@ehu.eus helbidean diploma eskatu eta secretaria-fme.internacional@ehu.eus helbidera bidali beharko diguzu, mugikortasuna eskatzeko epearen barruan.
Erasmus +
- 6. Mailako Mendikuntzako Graduko Ikasleen Kasuan, eta baita 4. Mailako Fisioterapiako ikasleen kasuan ere, ikastute osorako joaten ez badira, plaza horietarako hautagaitzat hartuko dira, nahiz eta horien kudeaketa Ikasleen eta Enplegagarritasunaren Errektoreordetzak egindo duen Erasmus+ Praktiken esparruan.
- Hizkuntza egiaztatzeko agiria posta elektronikoz bidali beharko da: certiidiomas.internacional@ehu.eus eta secretaria-fme.internacional@ehu.eus helbideetara, GAURen mugikortasun plazak eskatu ondoren.
Akordio akademikoen ereduak
Akordio akademikoak egiten laguntzeko, hona hemen ikasleek aurreko ikasturteetan egin dituzten adibide batzuk, informazio gisa soilik.
Erasmus+:
- (Beste leiho bat zabalduko du)Erizaintzako Gradua (pdf ,1,78 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Odontologiako Gradua (pdf ,553,05 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Fisioterapiako Gradua (pdf ,92,91 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Fisioterapiako Gradua - Erasmus Praktikak (pdf ,97,10 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Medikuntzako Gradua (pdf ,1,39 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Medikuntzako Gradua - Erasmus Praktikak (pdf ,90,33 Kb)
Latinoamerika/Beste norakoak:
Mugikortasun-helburuei buruzko iritziak
Atal honetan ikusgai dituzue trukerako unibertsitateei buruzko inkesten emaitzak, aurreko urteotan mugikortasunean parte hartu duten gure fakultateko ikasleek osatuak.
Mugikortasun-plazen laburpena eta baldintzak
Medikuntza eta Erizaintzako Fakultatearen oharrak Laguntza gisa, mugikortasun-plazen eskaintza osoa eta baldintzak biltzen dituen dokumentu bat sartu dugu hemen.
Gaurren ikusten denarekin desadostasunik badago, kontsultatu hemen: secretaria-fme.internacional@ehu.eus.
2025-2026 ikasturtea
Eguneratzeak:
- Hitzarmen berriak:
- U. Autonoma de Chile, Medikuntza eta Fisioterapia graduak
- U. de Talca (Txile), Medikuntza eta Erizaintza graduak
- U. de Roma la Sapienza, Medikuntza gradua (rotatorioa) – 24/11/6an erantsita-
- Aldaketak oharretan/hizkuntzetan/iraupenetan:
- U. Peruana de Ciencias Aplicadas
- Universitaet Zu Koeln
- U. Anahuac Cancun
- U. Internacional de las Américas
- F. Barcelo
- Eskaintzatik kanpo geratzen da:
- U. de Anahuac Cancun, Fisioterapia gradua