MOVILIDAD-VISITANTES-Aspectos-administrativos-Donostia

Aspektu administratiboak

1. Bidaia aurretik bidali beharreko dokumentuak

Jatorrizko unibertsitateak izendapena egin ondoren eta EHUk mugikortasun-eskaera onartu ondoren, ikasleek dagokion formularioa bete beharko dute, akordio akademikoaren proposamena dokumentua erantsita:

Epemugak:

  • Lehengo seihilekoko edo urte osoko egonaldientzat: Ekainaren 30a.

  • Bigarren sehilekoko egonaldientzaat : Azaroaren 30a.

Ospitaleetako, kliniketako eta osasun-zentroetako  praktika-plazak mugatuak dira eta eskaera handia dute. Esleipenean arazorik egon ez dadin, jatorrizko koordinatzaileek izendapen ofizialak ahalik eta lasterren aurkeztea gomendatzen dugu.

Learning Agreement/Akordio Akademikoa behar bezala egiteko, ikasleek ikasketa-plana eta ordutegiak kontsultatu behar dituzte; izan ere, UPV/EHUn  egin nahi dituzten ikasgaietara ahalik eta gehien hurbildu beharko du behin-behineko konpromiso akademiko horrek (lauhileko bakoitzaren hasieran soilik onartuko dira aldaketa txikiak).

 

2.Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen onarpena eta ikasleak GAUR plataforman erregistroa egitea

Hasierako dokumentazioa jaso ondoren, ikasleak EHUko ikasleen eskaerak kudeatzeko aplikazioan (GAURren) erregistroa egiteko argibideak dituen mezu elektroniko bat jasoko du.

 

 

3. GAUR plataformara gora-kargatu beharreko dokumentuak

  • Pasaportearen edo nortasun agiriaren kopia bat.
  • Aseguru polizaren kopia. Aseguruak gutxienez, ondorengo estaldurak izan behar ditu (EHUk eskainitako asegurua kontratatu nahi baduzu lotura honetatik egin dezakezu): 

    • Gaixotasunagatiko eta istripuagatiko asistentzia medikua.

    • Aberriratzea.

    • Erantzukizun zibila (Gutxienez 60.000€-tako estaldura).

  • Akordio akademikoa.

  • Argazki bat (Nortasun agirirako erabiltzen denaren tamainakoa).

 

 

4. Egonaldia hasi aurretik entregatu beharreko dokumentuak

  • Jatorrizko unibertsitateko matrikularen gordekina.

Praktika klinikoak egin ahal izateko (Practicum):

  • Sexu-izaerako delituen ziurtagiri negatiboa (Jatorrizko herrialdekoa edo baliokidea eta espainiako Justizia Ministerioarena, atzerritarren kasuan).

5. Eskatu Buddy bat

Zure egonaldia prestatzen nahiz egonaldian zehar EHUko ikasle batek laguntzea nahi baduzu, mesedez, bete Buddya izateko eskaera.

6.- Hizkuntza ikastaroak

Euskal Herriko Unibertsitatean, truke-programetan (ERASMUS, SICUE, Latinoamerika eta beste helmuga batzuk) nahiz Ikerketa eta Lankidetza Zientifikoko Programetan (UPV/EHU) dauden ikasle bisitarientzat, Graduondoko eta Nazioarteko Harremanetarako  Errektoreordetzak hizkuntza-ikastaroak eskaintzen ditu (gaztelania eta euskara) Araban (Gasteiz), Bizkaian (Donostia) eta Gipuzkoan (Bilbo).

7.- Joan aurretik

Egonaldia amaitutakoan, gure lana hobetze aldera, egonaldiarekiko duzun gogobetetzea adieraztea eskertuko genizuke, inkesta hau betez.