El encuentro clínico como espacio de deliberación narrativa
Data: Osteguna, azaroaren 15ean
Laburpena
Tradizioz, gizarte eta osasungintzako profesionalen prestakuntzak alderdi teknikoei eman die garrantzia gehien; hala, hainbat esparrutako superradituak sortu dira. Hala ere, profesional horiek hartu behar dituzten erabakietako asko ez dira teknikoak, baizik eta balioetan oinarrituak. Paradigma aldaketaren abiapuntua ikuspegi babesle eta paternalista batetik egin da, pazienteen autonomia defendatzeko, eta horrek arazo ugari sortu ditu; eta horiek konpontzeko alderdi teknikoak ez dira nahikoa.
Balioen mundu horretan ibili ahal izateko, ezinbestekoa da jarrera eta metodo bat ikasi eta garatzea: erabakiak hartzeko gaitasuna. Bertan, balio gatazkak hausnarketarako abagune gisa aurkezten dira; beharrezkoa da erabakiak zuhurtziaz hartzea. Horretarako, ulertu beharra dago arazoak zentzu testuinguru zehatz batean garatzen diren eztabaida nukleoak direla, eta horrek ikuspegi globalagoa eskatzen duela, ñabardurez beterikoa.
Testuinguru horretan, narrazio medikuntza izenekoa tresna benetan erabilgarria da. Hurbilketa horrek gizatiarragoa den medikuntza bilatzen du, topaketa klinikoa modu egokiagoan kudeatzeko gai dena, gaixotasuna ulertzen duena pazientearen biografiako gertakari gisa, haren bizitzako testuinguruan. Era horretan, balio horien gaineko deliberazioa sustatzen da, modu osatuagoan.
Hizlaria
Lydia Feito Grande
Filosofian doktorea. Neurozientzian doktorea. Bioetikan masterduna. Neuropsikologia kognitiboan eta jokabide neurologian masterduna. Bioetika eta Medikuntzako Humanitateen irakaslea Madrilgo Complutense Unibertsitatean (UCM). Oinarrizko Bioetika eta Bioetika Klinikoaren Elkarteko burua. Bioetikaren arloko Ikerketaren Mintegiko zuzendaria. UCMko Medikuntza Fakultatea. Gaixotasun Arraroen Ikerketarako Institutuko Etika Batzordeko zuzendariordea. Carlos III Osasun Institutua. Alcorcóneko Fundación Unibertsitate Ospitaleko osasun arretako Etika Batzordeko kidea. Ugalkortasunaren Espainiako Elkarteko Etika eta Jardunbide Egokien taldeko kidea. CASER Residencial erakundeko Etika Batzordeko kidea.
Bioetikaren, zaintzen etikaren, narrazio etikaren eta neuroetikaren arloan ikertzen du.
- T. Domingo & L. Feito, Bioética Narrativa. Escolar y Mayo. Madril, 2013.
- L. Feito, D. Gracia, M. Sánchez (ed.) Bioética: el estado de la cuestión. Triacastela. Madril, 2012.
- L. Feito & T. Domingo (ed.) Investigación en bioética. Dykinson / Universidad Rey Juan Carlos. Madril, 2012.
- L. Feito, Si Zubiri pudiera discutir con la bioética actual: inteligencia y neurociencia. Arbor 192, 780 (2016) a330.
- L. Feito, Bioética feminista y del cuidado. Hemen: J.J. Ferrer, J.A. Lecaros, R. Molins (koord.) Bioética: el pluralismo de la fundamentación. Universidad P. Comillas. Cátedra de Bioética bilduma. Madril, 2016. 359.-392. or.
- L. Feito, Neurofármacos y mejora humana. Hemen: C. Ortega, A. Richart, V. Páramo, C. Ruíz (ed.) El mejoramiento humano. Avances, investigaciones y reflexiones éticas y políticas. Comares ed. Granada, 2015. 94-1. or.
- L. Feito, Implicaciones de la neurociencia. Psicofármacos e identidad: entre la cultura y la biología. Pensamiento 71. lib., 269 zk. (2015) 1309-1321. 7. serie berezia.
- L. Feito & M. Sánchez, Spain. Hemen: H.A.M.J. ten Have & B. Gordijn (ed.) Handbook of global bioethics. Springer. Dordrecht, 2014. 1495.-1509. or.
- L. Feito, Ricoeur en los comités de bioética: la práctica de la deliberación. Interdisciplinariedad y metáfora deliberativa. Hemen: T. Domingo y A. Domingo (ed.) Bioética y hermenéutica. La ética deliberativa de Paul Ricoeur. Hermes. Valentzia, 2014. 129.-140. or.