CONFERENCIA-Competencias-del docente-XXI

Competencias del docente del siglo XXI

Izarren irudi bat
Hizlaria: MIGUEL A. ZABALZA
Data: Osteguna, otsailaren 1ean

Laburpena

Azken mende erdi honetan, hankaz gora jarri dira unibertsitate irakaskuntzaren erreferente klasikoetako batzuk eta, ondorioz, baita unibertsitateko irakasleen identitatea eraikitzeko oinarrizko parametroak ere. Irakaskuntza jarduera korapilatsua izanik, neurri batean artistikoa eta neurri batena zientifikoa, agerian gelditzen da irakaskuntza konpetentzia espezifiko jakin batzuk behar dituen jarduera espezializatu gisa jorratuko duten irakasleak behar direla.

Argi eta garbi dago gure ikasleak aldatu egin direla; eta haiek aldatu badira, geuk ere aldatu egin behar dugu. Ez dago besterik. Marañón maisuak ere esaten zuen: “…irakasle bikaina ez da benetako dizipuluak sortzeko gaitasuna duen hura, baizik eta beste trebetasun garrantzitsuago bat duena: haien arabera egokitzen jakitea”. Baina ez dira ikasleak bakarrik aldatu: unibertsitateko ekosistema guztia aldatuz joan da mundua, errealitatea, bizitza eta medikuntza aldatuz zihoazen heinean. Zaila da irakasle ona izatea; denbora asko eta ahalegin handia behar da horretarako. Eta zortea. Unibertsitatea dinamika eta presio kontrajarriz josi da. Eskakizun instituzional berriak daude, eta polikromia gailentzen da jardunbideetan. Zalantzarik gabe, beste unibertsitate batean gaude. Eta pentsatzekoa da irakasle profil berri batera moldatu beharko dugula. Horretan ari gara.

Hizlaria

Miguel A. ZABALZA

Iruñean jaioa (Nafarroa), Pedagogian lizentziatua (Complutense Unib., 1973), Psikologian lizentziatua (Complutense Unib., 1973), Psikologian doktoratua (Complutense Unib., 1979) eta Kriminologian diplomatua (Complutense Unib., 1978).

Irakasle aritu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean, Comillasen eta UNEDen, eta, duela 38 urtetik, eskolak ematen ditu Santiago de Compostelako Unibertsitatean, gaur egun Didaktikako eta Eskola Antolakuntzako katedradun gisa.

Lankidetzan aritu da Galiziako, Gaztela eta Leongo, Kataluniako, Kanarietako eta EAEko unibertsitate irakaskuntzaren kalitate agentziekin. ANECArekin ere lan egin zuen, programa nazionaletako bat koordinatzen (“Evaluación de los Planes de Formación Docente del Profesorado de las Universidades Españolas”). Unibertsitateko titulazioen ebaluatzaile Italian, Portugalen, Mexikon, Txilen eta Espainian.

AIDU (Asociación Iberoamericana de Didáctica Universitaria) elkarteko presidentea eta hango REDU. Revista de Docencia Universitaria aldizkariaren zuzendari ohia. Madrilgo Narcea argitaletxearen unibertsitate bildumaren zuzendaria.  Estatuko eta nazioarteko hainbat proiektutako ikertzaile nagusia, eta ehun bat libururen egilea eta egilekidea (batzuek lotura zuzena dute unibertsitateko irakaskuntzarekin): La enseñanza universitaria, el escenario y sus protagonistas (traducido al portugués); Las competencias docentes del profesorado universitario, La planificación de la docencia en la Universidad (2010); Profesores y profesión docente: entre el “ser” y el “estar” (2011); Innovación y cambio en las instituciones educativas(2012); El Practicum y las prácticas en empresas en la enseñanza universitaria (2013, portugesera itzulia).

Informazio osagarria