CONFERENCIA-CAREGIVERSPRO-MMD

La plataforma CAREGIVERSPRO-MMD. Un Proyecto H2020 para cuidar al cuidador

Hizlaria: XAVI GIRONES
Data: Osteguna, azaroaren 22an

Laburpena

Biztanleriaren zahartzea eta bizi-luzetasuna, dementzia eta Alzheimer-en gaixotasuna bezalako endekapenezko gaixotasun neurologiko kronikoen garapenerako arrisku-faktore nagusi moduan, inoiz baino handiagoak dira herrialde garatuetan. Europan, adibidez, osasun-arazo handiak eragin dituzte faktore horiek. Gaur egun, adineko pertsonak zaintzeko eta pertsona horiei laguntzeko zerbitzuak gastu soziosanitario eta ekonomiko handiak (geroz eta handiagoak) eragiten dizkie biztanleriaren zahartzearen ondorioak jasaten ari diren herrialdeetako gizarteei. Beraz, herrialde horien osasun-politika estrategikoen helburua adineko pertsonen osasuna hobetzea eta mendekotasunari aurre hartzea da, laguntza soziosanitarioaren eraginkortasuna handituz. Alde horretatik, CAREGIVERSPRO-MMD (HOBE: 690211) sareko plataforma garatzeko eta aplikatzeko proiektu europarrak, elkarri laguntzeko sare sozialen zerbitzuan oinarritua eta zaintzaileek eta dementzia duten pertsonek osatutako diadei laguntza, jarraipena eta sustapena eskaintzea helburu duena, diadaren inguruko gizarte- eta osasun-ekosistemak sortutako informazioa bideratu nahi du, baita arazo eta behar zehatzentzako konponbideak bilatu ere, gaixotasunaren kontrola eta jarraipena hobetzeko, diagnostikoak eta bizi-kalitate subjektiboa hobetzeko eta zaintzaileen karga arintzeko.

Aplikazioak, luzetarako saiakuntza kliniko prospektibo, ausazkotu, multizentriko, kontrolatu, paralelo baten bitartez aztertu ondoren, lehenengo gogobetetasun-datuak bildu ditu 102 diadaren inguruan. Diada horiek Manresan monitorizatu dituzte Fundación Universitària del Bages eta Fundació Hospital de Sant Andreu fundazioen eskutik, eta agerian uzten dute onarpen- eta gogobetetasun-maila handia izan dela zaintzaileen, dementzia duten pertsonen, osasun-langileen eta gizarte-laguntzaileen artean, plataformari aplikatutako interbentzioen, estrategia klinikoen eta gamifikazioaren garapen egokiari esker.

Hizlaria

Xavi Girones Doktorea

Biologian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU). Fundación Universitaria del Bages fundazioko Ikerketa eta Berrikuntzako zuzendaria. Aditua ikerketaren kudeaketa eta metodologian, berrikuntzan eta sormen aplikatuan. Irakaslea Universidad de Vic - Universidad Central de Cataluña unibertsitatean (Manresako campusa). Esperientzia giza eta osasun-zientzietako doktoretza, master eta gradutako irakasle moduan (UIC, UAB eta UOC unibertsitateetan), Giza eta Osasun Zientzietako profesionalen prestakuntzara zuzendutako Simulazio Metodologiako Masterreko (UVic-UCC) irakasle moduan eta Enpresa Zuzendaritzako Masterreko (MBA) irakasle moduan. Shaepot Project Consulting SL enpresaren (2005) sortzailea, honako alor hauek lantzen dituena: giza eta osasun zientzietako kultura- eta ikerketa-proiektuen aholkularitza, sorrera, kudeaketa eta betearazpena, sormenaren eta kulturaren argitalpen-kudeaketa eta berrikuntza eta garapen pertsonalerako prestakuntza.