Autobabeserako plana
UPV/EHUko eraikin guztiek dute Autobabeserako Plana, hau da, larrialdietan eraikina nola hustu zehazten duen dokumentua.
Gaia oso garrantzitsua denez, informazio nagusia hemen jasota dago; nolanahi ere, xehetasun zehatzak nahi izanez gero, zure ikastegiko zuzendaritzari eska diezazkioke.
Kontrol Zentroa eta Lehen Esku-hartzeko Taldea:
- Normalean, Kontrol Zentroa eta Lehen Esku-hartzeko Taldea eraikinetako atezaindegietan edo segurtasun arloan egoten dira.
- Arazoren bat antzemanez gero, jo haiengana lehenbailehen. Haiek jakingo dute zer egin.
- Eta alarma entzunez gero, irten eraikinetik. Zure segurtasuna dago jokoan.
Autobabeserako neurriak:
Zure segurtasunagatik:
- Eraikinean sartzean, erreparatu irteera-seinaleei eta ebakuazio-gezi berdeei, horiek adierazten baitizute nondik irten behar duzun larrialdiren bat izanez gero.
- Zaindu eraikineko segurtasun bitartekoak (su itzalgailuak, su detektagailuak…). Gure segurtasuna bermatzeko daude.
- Ez ipini ezer su itzalgailu baten edo larrialdi irteera baten parean. Eta horien erabilera oztopatzen duen zerbait ikusiz gero, abisatu lehenbailehen atezaindegian.
Nola jokatu larrialdietan eta ebakuazioetan:
Balizko larrialdi kasuan, aintzat hartu beti gomendio orokor hauek:
- Itxi leihoak.
- Irten eraikinetik alerta adierazten duen seinale akustikoa entzun bezain pronto.
- Bete ebakuazioko arduradunek emandako jarraibideak.
- Erabili hurbilen duzun ebakuazio bidea edo larrialdi irteera.
- Joan zaitez zehaztutako elkarguneetara.
- Egon lasai, eta ez korri egin.
- Zerbait ahaztu bazaizu, ez joan bila.
- Ez erabili igogailuak.
- Erreparatu seinaleei.
- Ez hartu beharrezkoa ez den arriskurik.
- Lagundu mugikortasun zailtasunak dituztenei.
Segurtasun fitxak:
Fitxa hauetan, larrialdi bat izanez gero talde bakoitzak zer pauso eman behar dituen ikus dezakegu.
- (Beste leiho bat zabalduko du)Larrialdietako Zuzendaritza (pdf ,22,86 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Lehen Esku-hartzeko Taldea (pdf ,22,13 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Ebakuazioaren eta alarmaren arduradunak (pdf ,21,15 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Kontrol Zentroa (pdf ,20,94 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Administrazio eta zerbitzuetako langileak (pdf ,22,07 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Unibertsitatetik kanpoko langileak (pdf ,22,12 Kb)