BPSO programaren jarraipenerako bisita
Lehenengo argitaratze data: 2023/10/06
Joan den urriaren 4an, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean (Leioa), Marian Cidoncha eta Lucía Garate bisitatu gintuzten, Host Regional Euskadi erakundeen izenez, Osakidetzako Erizaintza Zuzendariordetzaren koordinazioaren menpe dagoelarik, Best Practice Spotlight Organization (BPSO) programaren ezarpena in situ baloratzeko. BPSO programaren helburua da ebidentzian oinarritutako praktika zainketen eremuan sustatzea.
Kandidatura bateratua 2021ean hasi zen, eta Host Regional Euskadiren bigarren balioespen-jardunaldia izan da. Erakunde hori EAEko BPSO ® Koordinazio Zentroa da, BPSO-Host Españaren koordinazioaren menpe dagoena, RNAOk Espainia maila programa ezartzearen prozesua koordinatzeko eta garatzeko esleitu zuena, eta era berean berean, Zainketan eta Osasun Zerbitzuetako Ikerketa Unitatetik eta Ebidentzian oinarritutako osasun-zainketarako Espainiako zentrotik koordinatzen dela.
Bisita bi erakundeetako zuzendaritza-taldeekin egindako bilera batekin hasi zen: Isabel Malmierca (Erizaintzako zuzendaria), Mane Presmanes (Integrazioko zuzendaria) eta Ana Rodriguez eta Jon Ander Jauson (Bilbao-Basurtoko ESIkoak). MEF/FMEren izenean, Joseba Pinedak (fakultateko dekanoa), Natalia Burgosek (Koordinaziorako eta IIPko dekanordea), Elena Diaz Ereñok (Komunikazio, Euskara eta Eleaniztasuneko dekanordea), Xabier Maritxalarrek (Kalitateko, Berdintasuneko eta Jasangarritasuneko dekanordea) eta Saloa Unanuek (Kanpo Praktiketako dekanordea baita proiektu globalaren lidergo kidea) parte hartu zuten.
Ondoren, bi erakundeetan proiektuaren ezarpenaren egoera eta esperientziak partekatzeko aukera izan genuen, RNAOren praktika klinikoko hiru gidetako (Sarbide Baskularrak, Amagandiko Edoskitzea eta Genero-indarkeria) lider eta sustatzaileen parte-hartzearekin.
Jardunaldia Host Regional Euskadiren feedbackarekin amaitu zen. Bi erakundeetako profesionalen inplikazioari, lidergoari eta erakundeen laguntzari esker, proiektua ezartzeko erritmo ona nabarmendu zen. Ebidentzian oinarritutako Praktika ezartzen jarraituko dugu, Zainketen Bikaintasunarekin Konprometitutako Zentro gisa nazioartean egiaztatzeari begira.