Ikasleentzako Lehenengo Familia Medikuntzako Kongresua
Data
2024/10/19, 09:30 - 19:00
Larunbatean, urriak 19, 09:30ean, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, Ikasleentzako Lehenengo Familia Medikuntzako Kongresua egingo da. Familia eta Komunitateko Medikuntzako Euskal Elkarteak (Osatzen) antolatu du topaketa, UPV/EHUko Familia Medikuntzako Gelak elkarlanean. Horrelako ekitaldiekin, bi erakundeek funtsezko espezialitate horrekiko interesa sustatu nahi dute medikuntzako etorkizuneko profesionalen artean.
Topaketaren edukia
Jardunaldian familia-medikuntzako funtsezko gaiak jorratuko dira, ikuspegi praktiko batetik, ikasleek honako arlo hauek esploratzeko aukera izan dezaten:
- Komunitate- eta landa-medikuntza
- Osasun-arloko desberdintasunak
- Ekografia-teknikak lehen mailako arretan
- Kirurgia txikia
- Larrialdiak osasun-zentroetan
- Kasu klinikoen analisia
Gainera, mahai-inguru bat antolatuko da irakasle eta profesionalekin testuinguru bakarretan, hala nola espetxeetako eta landa-eremuko osasun-zentroetako osasun-arretan, espezialitate horren zabaltasuna eta aniztasuna erakutsiz.