Breadcrumb

Edukia

Medikuntzako emakumezko Nobel saridunak - Irudi Erakusketa. Inaugurazioa

Lehenengo argitaratze data: 2017/03/01

Kartela

Martxoaren 1ean, 12:00etan, Emakumeak Medikuntzan Foroak Medikuntzako Nobel saria eskuratu duten emakumeei buruzko erakusketa inauguratu zuen Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean.

Erakusketan, 2016ko Zientzia Asteanhainbat adinetako haurrek emakumeotan inspiraturik egin zituzten marrazkiez osatutako collage bat jarri dute. Halaber, hainbat poster ere badaude, emakumeok nor diren, zientziaren munduan zer lorpen egin zituzten eta sariak nola hautatzen diren azaltzeko.

Erakusketa martxo osoan ikusi ahal izango da, Bizkaiko Campuseko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko idazkaritzako korridorean.