Martxoaren 10ean ere ospatu genuen Emakumeen Eguna
Lehenengo argitaratze data: 2023/03/17
Pasa den ostiralean, martxoak 10, Euskal Herriko Unibertsitateak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzekoHezkuntza, Antropologia eta Filosofia Fakultatean ekitaldi instituzionala antolatu zuen Donostian. Bertan Unibertsitateko zazpi emakume omendu ziren. Horien artean Lourdes Arrien Marina, Administrazio eta Zerbitzuetako langilea, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostiako ataleko Liburutegia jarduten duena.
Fakultateko Berdintasun Batzordeko kide da, eta aktiboki parte hartzen du, besteak beste, bi buletin prestatzen: bata, azaroaren 25ekoa, Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna, eta bestea, martxoaren 8koa.
Era berean, gure Fakultateko bi ikaslek sari bana jaso zuten egindako Gradu Amaierako lanagatik:
Erizaintza Graduko Amaia Martínez Galdós ikaslea “Detección y actuación enfermera en mujeres víctimas de violencia de género” erderazko lanagatik, Jaione Lacalle Prieto irakaslearen tutoretzapean (Donostiako atalean), Francisca de Aculodi Saria (IX. Edizioa) jaso du. Medikuntzako Graduko Laín Díez López ikaslea “Consumo de drogas y salud mental en el colectivo LGTBIQ+” erderazko lanagatik, Sonia Ruiz de Azua García irakaslearen tutoretzapean (Leioako egoitzan) Empar Pineda Saria (III. edizioa) jaso izana.
Zorionak eta mila esker zuen ekarpenengatik!