Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Irene Lafuente Ibáñez de Mendoza irakaslea WORLD WORKSHOP ON ORAL MEDICINE IX -en berrikuslea (May, 2025)

Irene Lafuente Ibáñez de Mendoza irakaslea ( Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Estomatologia Saila), Ahoko eta Masailezurreko Patologiako markatzaile diagnostiko kliniko-patologikoen eta molekularren azterketa ikerketa-taldekoa, Ahoko Medikuntzako Nazioarteko 9. Biltzarrean /WORLD WORKSHOP ON ORAL MEDICINE IX berrikusle bezala izango da, 2025eko maiatzaren 12an eta 13an, Las Vegas AEB.

Zuzendaritza Batzordeak, estatuko eta nazioarteko beste unibertsitate batzuetako 70 eskaera berrikusi ondoren, 15 profesional hautatu ditu, eta horien artean dago Lafuente irakaslea. 4. taldean parte hartuko du – WONDER Leucoplasia ekimena 1. fasea/COS 1. zatia: Zer neurtu behar dugu Leukoplasian? Taldeburuak: Omar Kujan doktorea, Sven Niklander doktorea.

Gure irakaslea zoriontzen dugu, eta Kongresuan parte hartzeak Fakultatearentzat duen balioa nabarmentzen dugu, eta aldi berean gazteen talentua aintzatesteko eta emakumeak jarduera zientifiko-akademikoan ikusgai jartzeko.