Fakultatea Bizkaiko Gurutze Gorriarekin, GIBaren eta HIESaren aurrean erantzuteko nazioarteko egunean
Lehenengo argitaratze data: 2022/12/23

Abenduaren 1ean, Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna zela eta, Bizkaiko Gurutze Gorriaren arduradunak Fakultateko sarreran egon ziren (Leioako egoitza nagusian), GIBak eta bestelako STIek eragindako kutsadurari buruzko sentsibilizazio- eta informazio-kanpainako materialak partekatuz. “Ez da zugatik, niregatik da” leloarekin erantzun zieten ikasleek egindako galderei, preserbatiboak eta triptikoak banatu zituzten, eta prebentzioaren eta diagnostiko goiztiarraren garrantziari buruzko bideoak proiektatu zituzten.
11:45ean, Mikel Laboa plazan topaketa komunitario bat proposatu zuten, hiesaren biktimei minutu bateko isilunea egiteko (ikusi argazkiak)