2020-2021eko ikaskuntzaren berrikuntzarako jardunaldia
Data
2021/03/10 2021/03/10
Irakaskuntza taldeak, garapen profesionalerako eta berrikuntzarako ardatz
Lekua: Leioako Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko gradu aretoa eta BbC ikasgela
Aurten, irakaskuntzari lotutako gaiei buruz hitz egiteko foro bat sustatuko dugu berriro. Bizi dugun egoera berezia dela eta, formatu ezberdin batean deitu behar dugu Irakaskuntzaren Berritasunerako Jardunaldia, baina, egin nahi dugu aurrez aurreko ekitaldi bat bederen, laburra eta pertsona gutxirentzat bada ere. Topaketa labur bat egingo dugu, eta horren gai nagusia hauxe izango da: Irakaskuntza taldeak, garapen profesionalerako eta berrikuntzarako ardatz. 2021eko Irakaskuntzaren Berritasunerako Jardunaldia Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko IRI guztiei dago zuzenduta, eta helburua da hizkuntza komun bat garatzea, gizarteak aurrez aurre jartzen dizkigun erronkak taldean jorratu ahal izateko.
Programan gaiari buruzko politika instituzionala landuko da, baita irakaskuntza talde egituratuen eta talde egonkor modura funtzionatu duten baina hala egituratu ez diren irakasleen esperientzia ere. Horrek irakasleentzako, erakundearentzako, gradurako eta ikasleentzako zer ondorio dituen analizatzea interesgarria iruditzen zaigu.
Programa (20 minutuko azalpena eta 10 minutuko eztabaida)
Asteazkena, 2021eko martxoaren 10a
-
16:00 - 2021eko Irakaskuntzaren Garapenerako Jardunaldia. Fakultateko dekanoa. Joseba Pineda
-
16:15 - Garapen profesionalaren eta berrikuntzaren inguruko ardatz dinamizatzaile bat. JV Lafuente
-
16:30 - Bikaintasun taldeak sustatzeari buruzko estrategia instituzionala. Mirari Ayerbe - Elena Diaz Ereño
-
17:00 - Irakaskuntza talde batek bezala funtzionatu duten berrikuntzarako proiektu handiak. Teodoro Palomares
-
17:30 - Talde baten jatorria eta ibilbidea; IKAsasun-en adibidea. Teresa Morera
-
18:00 - ISECCOren garapena eta erronkak. Jaione Lacalle
-
18:30 - Ondorioak eta agurra.
-
19:00 - Itxira.
Izena ematea
- Izena ematea doakoa da.
- Bertaratze ziurtagiria emango da.