I Jardunaldi Zientifikoa. Erizaintzako instrukzioak duen garrantzia: kalitatea duen etorkizuna sortuz
Data
2023/05/24, 16:00
Etorkizuneko erizainak kalitatez formatzearen ardura unibertsitate sistemarena da eta EHUk erronka handi horri erantzuten ari zaio.
Carlos Santamaría liburutegia. Donostia
Etorkizuneko erizainak kalitatez formatzearen ardura unibertsitate sistemarena da eta EHUk erronka handi horri erantzuten ari zaio.
Erizaintzako Graduaren ia %40ª praktikei dagokie, praktikak ikasketen enbor eta ardatza izanik. Ikasle bakoitzak bere praktika ziklo bakoitzean osasun sistemako erizain erreferente bat izango du, instruktore deitzen zaiona. Instruktore hauek bolondres egiten duten lana ez gara azpimarratzeaz ahazten eta bi sistemak (hezkuntzakoa eta osasunekoa) erizaintzako instruktoreek duten dedikazioaz eta arduraz jabetu behar dira.
Jardunaldian erizaintzako instruktoreen garrantzia azpimarratuz guzti honetaz hausnartuko dugu eta erizaintzako etorkizuna guztion artean eraikitzen jarraituko dugu.
Programa
16:00-16:10. Jardunaldiaren inaugurazio ofiziala.
Amaia Irazusta Astiazaran, Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren Zuzendaritza Akademikoa.
16:10- 16:40. Inaugurazio hitzaldia
'Liderazgo y gestión en enfermería: la relevancia de las enfermeras en el sistema sanitario. '
Carmen Ferrer Arnedo, pazienteari arreta eta informazioa zerbitzuko zuzendaria Gurutze Gorriko Ospitale Nagusian (Madrilgo erkidegoa)
16:40-17:40. Mahai-ingurua.
Ibilbidea Practicumean.
Elkarrekin zubiak eraikitzen eta etorkizuna bermatuz.
- Jesus Rubio Pilarte, Donostiako Erizaintza Ataleko koordinatzailea
Nondik gatoz eta norantz joan nahi dugun - Nerea Liceaga Otazu eta Garbiñe Lasa Labaka, Donostiako Erizaintzako Kanpo Praktiken Dekanorde ohiak
Praktika asistentziala kultura aniztasunarekiko zabaltzea. - Aintzane Orkaizagirre Gómara, Donostiako Eritzaintzako Mugikortasuneko Dekanordea
Erizaintzako instruktoreen garrantziaren esperientzia - Haizea Turrilas eta Asier Zaramalilea, erizaintzako ikasleen instruktoreak
- Iker Francisco, erizaintzako ikaslea
17:40-18:10. Amaiera hitzaldia
'La realidad frente al reto de la mejora continua.'
Sergio Barrientos Trigo, Sevillako Unibertsitateko irakaslea
18:10. Jardunaldiko hausnarketak eta itxiera
Andrea Izagirre Otaegi, Donostiako Erizaintzako Kanpo Praktiken Dekanordea
18:30h. Lunch-a
Oharrak
- Saiatu denborarekin gerturatzen. Sartu aurretik presentzialitatea firmatu behar da, ondoren ziurtagiria izateko.
- Euskaratik gaztelerarako momentuko itzulpena egongo da, horretarako gailuak sarreran izango dituzue eskuragarri DNIa erakutsiz.
- Jardunaldia lunch batekin amaituko dugu ondoko salan, bertan egotera ere gonbidatzen zaituztegu.