Genero eta Osasuna. Erakusketa bibliografikoa
Data
Noiztik 2022/03/01 Noiz arte 2022/03/11
- Noiz eta non: Martxoak 1-11
- Non: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Donostia Ataleko Liburutegian
- Nork antolatzen du: Berdintasun Batzordea, Donostiako Liburutegiko parte-hartzearekin
Deskribapena
Martxoak 8 berri baten aurrean gaude. Erakusketa eta buletin honen bitartez, liburutegian dagoen argitalpen ugari bildu nahi izan ditugu, "sexu-genero ikerketak" izendapenen barnean biltzen direnak.
Bildu diren erreferentziak (liburu, artikulu, lan akademiko) desberdintasunaren jatorrian dauden faktoreak ikertzeko eta jakintza berriak sortzeko egiten diren ahaleginak erakusten dute. Zerrenda honetako liburu batzuk erakusgai eta eskuragarri egongo dira Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko liburutegian. Donostiako Atalean.