Eduki publikatzailea

Erronken 2024ko sariaren banaketa

2025eko martxoaren 13a
Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola

Joan den martxoaren 13an UPV/EHU - OSALAN María Isabel Bilbao Bengoechea Laneko Medikuntza eta Erizaintza Katedraren Erronkak 2024 saria banatu da Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako Gradu Aretoan.

Ekitaldian parte hartu dute María Encarnación Betolazak, Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako zuzendariak, Lourdes Íscarrek, OSALANeko zuzendari nagusiak, bestetik eta saria emanez, Ixone Fernández de Labastidak, UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordeak, eta, azkenean, ekitaldiari amaiera eman dionak, Amaia Castañosek, Katedrako zuzendariak.

Saritua Naiara García Ríos izan da, Osakidetzako Araba ESIko prebentzio-zerbitzuko erizaina. 450 pertsonek parte hartu dute Katedraren web orriak erakusten dituen hileko erronketan. Erronka horietan, parte-hartzaileek laneko osasunarekin lotutako hainbat kasu kliniko konpontzeko aukera dute. Irabazleak ondo bete ditu 2024an argitaratutako erronka guztiak.